Juan Ramón Larrañaga
 
 
Laburpena
 
Erakusketaren AURKIBIDEA

• Legearen helburua eta printzipioak
• Legezko titularrak
• Mendekotasuna eta mendekotasunaren balorazioa
• Eskubidearen aitorpena
• Banakako arreta-programa
• Legearen zerbitzuak eta prestazioak: Gipuzkoako zerbitzu-sarearen ezaugarri bereizgarriak
 



 
Mª Covadonga Solaguren
 
 
Laburpena
 
Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politikako eta Gizarte Zerbitzuetako Foru Diputatua, Covadonga Solaguren, Mendekotasunei buruzko Legeak egungo gizarte-zerbitzuen antolamenduan eta plangintzan eragingo dituen ondorioez mintzatuko da, autonomia pertsonala sustatzeko eskubidea eta mendekotasun-egoerak dituztenen arreta oinarri hartuta. Halaber, zerbitzu-eskariak izango duen gorakada dela eta, giza eta egiturazko baliabide eta baliabide ekonomiko gehiagoz hornitzeko beharra ere izango du aztergai.

Hitzaldian zehar, bere departamentuak egoera berriei aurre egiteko bideratuko dituen jarduketa-ildoak ere aurkeztuko ditu.
 



 
Lourdes Idoiaga
 
 
Laburpena
 
Mendekotasuna ez da fenomeno berria. Hala ere, guztiok gaude ados arreta berezia eskatzen duen arazo soziala dela esatean. Horregatik, ezinbestekoa da hainbat neurri politiko hartzea, mendekotasuna sortzea saihesteko eta mendekotasunaren ondorioetara egokitzeko xedez. Neurri horiek hartzean, gainera, euskal legedian aurreikusitako gizarte-zerbitzuen alorreko eskumen-egitura errespetatu behar da.

Ildo horretan, gogoratu beharra dago gure erreferentziazko esparru juridikoa 1996ko Gizarte Zerbitzuen Legeak finkatuta daukala. Legea garatzeko, berriz, gizarte-zerbitzuen alorreko eginkizunak zehazten dituen 155/2001 Dekretu ezaguna onartu zen. Dekretuaren arabera, Udalei dagokie mendeko-izendapena ez duten pertsonei laguntzea.

Hala, Udaleko gizarte-zerbitzuek informazioa, orientazioa eta balorazioa eman, prestazioak proposatu eta onartu, baliabideak eta zerbitzuak kudeatu eta boluntariotza eta parte-hartze soziala bultzatzen dituzte. Hori dela eta, Lege berriak jasotako ekimen batzuk bideratzeko arduradunak dira Udalak.

Mendekotasun Legearen katalogoan aurreikusitako zerbitzuen artean, Etxeko Laguntza izan da gure prestazio nagusia. Legea garatzen duten arauek zerbitzuak emateko gutxieneko neurriak ezartzen ditu eta, etxeko laguntza-zerbitzuari dagokionez, mendekotasun handia dutenentzat egungo udal-arauetan aurreikusitakoak baino zerbitzu-ordu gehiago eskaini behar direla agintzen du.

Horren ondorioz, mendeko pertsonei eskainitako zerbitzuen inguruko udal-arauak aldatu eta egituratu behar dituzte udalek, nahiz eta horretarako oinarriak guztiz egonkorrak ez izan. Izan ere, orain arte, gizarte-zerbitzuen sistemaren esparruan arautu izan da, baina alderdi garrantzitsuen arau-garapena falta da oraindik.

Hori dela eta, nahi badugu gizarte-zerbitzuek euren berezko jarduera-eremuari eustea; sisteman sartzeko atea izatea; ibilbide negoziatuaren informazioa, balorazioa eta preskripzioa emateko eta jarraipena egiteko erantzukizuna hartzea; eta, aztergai dugun Lege berriak finkatutako babes-eremuaren arabera, bete behar dituzten betekizunek gainditurik ez egotea, Administrazio Publikoen arteko lankidetza teknikoa eta ekonomikoa gauzatzeko baldintzak bermatu behar ditugu, Administrazioen arteko hitzarmenen bidez, Legeak aurreikusten duen bezalaxe.
 



 
Pedro Fernández de Larrinoa
 
 
Laburpena
 
Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat ekimen gauzatu ditu Mendekotasun Legea Bizkaian ezartzeko. Hitzaldian, beraz, Aldundiak azken hilabeteotan zer urrats eman dituen azalduko dira, baita gaur egun gainditzen saiatzen ari den erronkak ere.

Legea ezartze aldera, mendekotasun egoeran dauden pertsona nagusiak zein minusbaliatuak babesteko sistemetara sartzeko prozedura nahiz dirulaguntza berriak garatu behar izan dira. Zerbitzu zorroan (laguntza teknikoetan), aldiz, ez da aldaketa handirik izan. Nolanahi ere, pertsona askok nahi izan dute baloratuak izan eta, ondorioz, balorazioko nahiz gizarte lanetako lantaldeak handitu behar izan dira.