Ana Sastre
 
Curriculum Vitae
 
Ana Sastre Campo ONCE Fundazioko teknikari aditua da eta, gaur egun, Enplegu eta Prestakuntza koordinatzailea da Espainiako Gizarte Ekonomiako Enpresa-Konfederazioan (CEPES). Haren zereginetako bat, Gizarte Ekonomiako langileentzako Prestakuntza Programa Kontratua (Hirualdeko Fundazioak finantzatua) diseinatzea eta kudeatzea da. Orobat, CEPESen enplegu-politikak zehazteko eta koordinatzeko arduraduna da. Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko hainbat lantaldetako aditua da eta, erakunde horretan, Gizarte Ekonomiako kontseilariei laguntza teknikoa ematen die.

Bestalde, Gizarte Ekonomiako formula juridikoak erabiliz, ekintzailetza eta gizarteratzea sustatzea da haren eginkizunetako beste eremu garrantzitsu bat.

CEPESen orain betetzen duen karguaren aurretik, ONCE Fundazioko nazioarteko harremanetako teknikari aditu gisa jardun zuen lanean, eta gero, Fundazio bereko Zuzendaritza Nagusiko teknikari aritu zen.

Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiaren Europako Ordezkaritzan ere lan egin zuen bi urtez, 1997tik aurrera. Han, Europako Batasunaren inguruko foroetan espainiar abokatuak ordezkatzen zituen, europar instituzio eta erakundeekin batera.

Prestakuntza akademikoari dagokionez, Zuzenbidea ikasi zuen Madrileko Unibertsitate Konplutentsean eta, 2004an, Zuzendaritza Garapeneko Programa baten bidez osatu zituen bere ikasketak, Madrileko IESE Negozio Eskolan.