Ana Sastre
 
 
Laburpena
 
Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasuna duten Pertsonei Arreta emateko Legea onartu izanak hazteko aukera egokia ekarri die sektore horretan lan egiten duten Gizarte Ekonomiako enpresa eta erakundeei. Legearen eta haren arauen garapenari esker, “merkatu berria” eratuko da eta derrigorrezkoa izango da hari egokitzea.

Gauzak horrela, CEPESek Mendekotasunei buruzko Lantalde bat sortu zuen 2005aren bukaeran. Lantalde horrek hainbat ekimen jarri ditu abian, Legeak aurreikusitako zerbitzuak ematen dituzten kooperatibak sustatu eta laguntzeko.

Alde batetik, ezinbestekoa da merkatuaren egungo egoera, aukerak eta kooperatibetan eragin kaltegarria izan lezaketen alderdi guztiak ezagutzea. Beste aldetik, beharrezkoa da Gizarte Ekonomiak bete dezakeen eginkizuna bideratu eta aldarrikatzea. Hala, ekonomia- eta gizarte-eragile gisa mendekotasun-zerbitzuen berezko kudeatzaileak dira Gizarte Ekonomiako enpresak, administrazio publikoen laguntzaile eta halako zerbitzuak ematen dituzten enpresen kudeatzaile egokiak diren aldetik. Hori guztia gure erakundeek berezko duten ezaugarriei eutsita eta, orain arte, halako zerbitzuak eman dituzten hornitzaile nagusi eta bakanetakoak izatearen esperientzia luzea eskainita.

CEPESek abian jarri dituen ekimen nagusien emaitzak eta konklusioak aurkeztuko ditut neure jardunean. Gure enpresei sektorean duten presentzia indartzeko hartu beharreko erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko helburua dute ekimenok:

• Mendekotasun-sektorearen analisia: CEPESek 2007ko lehenengo seihilekoan egindako ikerlanaren konklusio nagusiak.
• “Mendekotasun Zerbitzuen kudeaketa Gizarte Ekonomiaren bidez” izenburuarekin 2007ko martxoaren 29an egindako jardunaldiaren konklusioak.