Alberto Ponti
 
Curriculum Vitae
 
Alberto Ponti Kimika Industrialean diplomatua da eta Enpresa Kooperatiboen Zuzendaritza masterra egin du, Kooperatiba eta Zuzendari Hezkuntza Zentroan (Otalora) eta Madrileko Unibertsitate Autonomoko Enpresen Administrazio Institutuan (IADE)

Gizarte Ekimeneko Agintzari Kooperatiba Elkarteko zuzendari gerentea da 1991z geroztik. Haurren babesaren eremuan lan egiten du gizarte-kooperatiba horrek. Pontik esperientzia luzea du kooperatiben kudeaketan eta bere jarduera profesionala garatu du, bai Italiako gizarte-lankidetzaren eremuan, baita euskal kooperatibismoaren arloan ere.

2000tik 2007ra bitartean, Gizarte Ekimeneko Elkar Proteo Kooperatiba Elkarteko administratzaile bakarra izan da. Agintzari eta Emaus kooperatibek eratutako gizarteratze-enpresa da Elkar Proteo.

Erakunde mailan, 1999az geroztik, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren ordezkaria da Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Departamentuko Gizarteratze eta Familia Sailburuordetzan.