Luis Fernando Consuegra
 
 
Laburpena
 
Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasuna duten Pertsonak Zaintzeko Legearen garapena eta aplikazioa. Perspektibak


Lehenengo eta behin, Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasuna duten Pertsonak Zaintzeko 39/2006 Legearen balorazioa aurkeztuko dugu, eta Lege horren harira Eusko Jaurlaritzak bere garaian hautemandako eta proposaturiko mugak eta potentzialtasunak aipatuko ditugu. Izan ere, hori da erreferentzia-puntua, Legea garatzeari eta aplikatzeari buruzko kontuez hitz egiteko.

Ondoren, aipaturiko Legea garatzeko eta aplikatzeko egin diren eta egin behar diren urrats nagusiak deskribatu eta aztertuko ditugu. Oztopoak hautematen saiatuko gara, bai eta Legea onartu zenetik, garatzean eta aplikatzean sortu diren elementu eta eragile laguntzaileak ere.

Azkenik, hemendik aurrera sortuko diren ikuspegien berri ematen saiatuko gara, eta batez ere, arlo honetan inplikaturik gauden eragileok balia edo bultza ditzakegun aukerak eta sinergiak identifikatzen. Hori guztia mendekotasuna duten pertsonen autonomia pertsonala eta zaintza hobeto sustatzeko helburua oinarri hartuta.

Eusko Jaurlaritzaren erantzukizun eta proposamen politikoen ildotik, arreta berezia emango diogu 39/2006 Legeak gizarte zerbitzuen euskal sisteman egun duen eta etorkizunean izango duen eraginari. Izan ere, sistema hori gizarte zerbitzuen euskal Lege berri bat sortzeko prozesuan dago sartuta, Euskal Autonomia Erkidegoak arlo horretan dituen eskumenen barnean.