Zorione Arregi
 
Curriculum Vitae
 
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

Zuzenbidean lizentziatua, ekonomi zuzenbidean zehazki, Deustuko Unibertsitatetik.

LANBIDE ESPERIENTZIA

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko teknikaria (1995-1996)
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko teknikaria (1997-1998)
Grupo ULMA, Kooperatiba Elkarteko Idazkaritza Teknikoan (1999-2003)
MCCko Aholkularitza Juridikoan (2003tik)

EZAI FUNDAZIOAko lehendakaria (2003tik) :
Europan eta, orokorrean, hainbat esparru politikotan politika publikoen azterketa eta hobekuntza sustatzea ditu helburu fundazioak, bereziki, politika sozioekonomikoaren eta Kooperatiben edo Gizarte Ekonomiaren inguruko alorretan.

ELKAR IKERTEGIA, Kooperatiba Elkarteko lehendakaria (2005etik):
Kooperatiba horrek lege eta estatutuen aldetik bertako bazkideek dituzten egitekoak erraztea eta osatzea du helburu, honako hauen bitartez:

 Kooperatibismoarekin zerikusia duten azterketak eta ikerketak bultzatuz, araudiak erregulaturiko gaien inguruan, horrela, kooperatibaren araudia hobetzen laguntzeko.
 Ikerketak eta azterketak eginez, bakarrik edo beste batzuekin lankidetzan, kooperatibei eragiten dieten gai sozioekonomikoen inguruan, eta/edo hainbat organo instituzionaletan Mugimendu Kooperatiboko ordezkariei laguntza teknikoa eskainiz.
 Gizarte Ekonomiari buruzko informazio garrantzitsua eskuratuz eta kudeatuz, besteak beste, araudiaren alorrean, behatoki espezializatu gisa.
 Kooperatibismoarekin eta Gizarte Ekonomiarekin loturiko gaien inguruan ideiak eta gogoetak sortzen lagundu dezakeen beste edozein jardueretan parte hartuz, horrela, Gizarte Ekonomia, orokorrean, eta kooperatibismoa, bereziki, sustatzeko.