José Ignacio García Ramos
 
Curriculum Vitae
 
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen ESTEko Unibertsitatean (egun Deustuko Unibertsitateko Fakultatea). 1980an Eusko Jaurlaritzako Estatistika Zuzendari izendatu zuten, eta EAEko estatistika-ekoizpen ofiziala diseinatzeko eta martxan jartzeko ardura izan zuen. 1986an EAEko Estatistikari buruzko lege-proiektua egin eta defendatu zuen. Lege-proiektu hori onartu ondoren, EUSTAT sortu zen, erakunde autonomo moduan. Erakunde horretako zuzendari eta Euskal Estatistika Kontseiluko lehendakariorde izendatu zuten. 1988an Justiziako sailburuorde izendatu zuten, eta 1991ra arte egon zen postu horretan. Hurrengo lau urteetan, Herri Administrazioko sailburuordea izan zen.

Gaurko egunean, Def&Def-eko bazkide-zuzendari da, eta edozein motako enpresan administrazio-lana automatizatzeko teknologia berriak ikertu eta horien erabilpena sustatzen du.

Eusko Ikaskuntzako bazkide da 1978tik. Hainbat urtetan izan da Gipuzkoako ordezkari Gizarte eta Ekonomia Zientzien Sailean. 1995ean Eusko Ikaskuntzako Dokumentazio Zentroko Kontseilu Errektoreko presidente izendatu zuten. Postu horretan egon zen 1997ra arte, orduan, erakunde horretako Mediatekako Kontseilu Errektoreko presidente izatera igaro zen. Horrez gainera, erakundeko Batzorde Iraunkorreko Komisio Akademikoko kide da.

Egun, Eusko Ikaskuntzako Euskomedia Fundazioko zuzendariordea da, bai eta EuskoSare programa ospetsuaren Zuzendaritza Batzordeko Presidentea ere.