José Ignacio García Ramos
 
 
Laburpena
 
EuskoSare euskal komunitatearentzat diseinaturiko Eusko Ikaskuntzaren programa entzutetsu bat da. Bere funtzioak betetzeko, EuskoSarek web-orria, www.euskosare.org, teknologia berriak eta mundu osoan zabaltzen den laguntzaile-sarea ditu eskura.

EuskoSare programa sortu zenetik, kooperatibismoa programa horren parte izan behar zela ulertu zuen Eusko Ikaskuntzak, kooperatiben proiekzioagatik eta nazioarteko ospeagatik.

Hori horrela izanda, EuskoSareren eskutik, Kooperatiba Elkarrizketarako Etengabeko Foroa sortu zen. Foro horren asmoa kooperatiben alorrarekin loturiko erakunde eta pertsonen Interneteko topagune izatea da. Kooperatiba-foroak antolatuko dituen presentziazko jardunaldietan linea bidezko estaldura emango du, eta baita partaideen artean elkarrizketarako eta gogoeta egiteko aukera ere. Helburua, nazioartean eta modu zabal eta pluralean, komunitate birtual hau kooperatiba-mugimenduaren erreferente bihurtzea da.