01/02/2012 - Kooperatiben mus txapelketa: Kooperatiben 3. mus txapelketa. Kooperatiben artean giro lasaia sortzea, lanetik kanpo langileen eta kooperatibetako bazkideen arteko harremanak sustatzea eta elkar-lankidetza bultzatzeko elkar ezagutzeko topaguneak sortzea dira txapelketaren helburuak.

Aurten, NBEK 2012a Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatu duela-eta, KONFEKOOPek (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak) ENKFren laguntzarekin, kooperatiba guztiei txapelketan parte hartzeko gonbita helarazi nahi die.


Otsaileko lehen astean hasiko dira partidak.
Bi partidako kanporaketak egingo dira.
Kanporaketetako partidetan bost joko irabazi beharko dira, eta egunean partida bakarra jokatuko da.
Parte-hartzaileek adostuko dute jolasteko eguna, baina bi partidak aste bakoitzeko igandea baino lehen jokatu behar dira.

Amaierako fasea (1/16, 1/8, 1/4, finalerdiak eta finala) azaroaren 11n jokatuko da, Durangon egingo den Kooperatiben jaialdian.

Izena eman duten parte-hartzaileen zerrenda jaso ondoren, antolatzaileek partiden egutegia zehaztuko dute. www.konfekoop.coop webgunean egongo da eskuragarri eta bikote parte-hartzaileei posta elektronikoz helaraziko zaie.


Epea eta parte-hartzaileak:
Izena emateko epea urtarrilaren 2tik 31ra.(doan) www.konfekoop.coop webgunean aurkituko duten aplikazioan.
2011ko otsailean jarriko da martxan. Final zortzirenak kooperatiben jaialdian jokatuko dira (2012ko azaroaren 11n).

www.erkide.coop

Egitaraua

Video aurkezpena

Descargatu videoclip hitza

Video aurkezpena

Gizarteko Sareak

Kooperatiben nazioarteko urtea gizarte sare garrantzitsuenetan dago: