11/11/2012 - Kooperatiben jaia: “Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute”. Lelo horrekin abian jarri zen 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtea. Galtzak bete jarduera etorri zaigu 2012a, eta urteari amaiera emateko, azaroaren 11n, Durangoko Landako Gunean, Kooperatiben Jaia ospatuko dugu.
Antzerkia, musika, tailerrak, nekazari-elikagaien kooperatiba azoka… Hainbatkooperatibaren laguntzarekin, programa zabala prestatu dugu egun berezi horretarako, gure enpresa-eredua jendarteratu, eta bizi dugun egoera
gogorrean, gauzak egiteko beste modu bat badela erakusteko.

Etorriko zara?

- Egitaraua -
LANDAKO GUNEA

10.30 Ate irekiera. Haurrentzako tailerrak, Jugativos Koop. E.
Nekazari-elikagaien kooperatiba azoka.
Lehiaketa artistikoaren erakusketa,Erkide-Irakaskuntza. Puzgarriak
11.00 Ipuin kontalaria. Autu Mautu Koop. E. Txikia
11.15 Ludoteka sortzailea. Garaion Koop. E. Txikia
11.30 Gosaria, Kaiku Koop. E.ren eskutik*
12.00 Haurrentzako antzerkia. “Irrien Lagunekin kanta eta dantza”
12.30 Mus Txapelketako ¼ eta ½
13.30 - 15.30 Herri bazkaria. Ausolan (aurretiko izen ematea beharrezkoa da)**
16.00 “Mediopelo” antzezlana. Ganso & Cia S.Coop. Pequeña
16.00 Mus Txapelketako Finala
18.00 DJ Oihan Vega

PLATERUENA

17.00 “Hostoak” ikuskizuna. Txalap.Art Ekoizpenak Koop. E. Txikia*
18.30 Mus Txapelketako sari-banaketa eta Eroski Bidaiak-en zozketa

* Aretoa bete arte
** Aurretiko izen-ematea: jaia@konfekoop.coop / 902 09 58 58

www.konfekoop.coop

Egitaraua

Hitzaldiak

Video aurkezpena

Descargatu videoclip hitza

Video aurkezpena

Gizarteko Sareak

Kooperatiben nazioarteko urtea gizarte sare garrantzitsuenetan dago: