09/11/2012 - Kooperatiben nazioarteko urtea ospatzeko bideoklipa egingo du Konfekoop erakundeak: 2012 Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak eta urtemuga ospatzeko hamaika ekitaldi antolatu ditu Konfekoop erakundeak aurten. MONDRAGON Korporazioa ere kooperatibismoaren gaineko urtea sustatu guran aritu da handik eta hemendik, eta bi erakundeek elkarlanean Arteman Komunikazioa Koop. Elkarteari eskatu zioten bideoklip bat egiteko, urteurrenak merezi zuelako.

Bideokliparen zuzendari artistikoa Jon Sarasua da, eta berak sortu du kantua ere. Musika, berriz, aretxabaletako musikari Aitor Ziardegi eta Oier Sarasuak egin dute eta Oñatiko Ganbara Abesbatzak kantatu du estudioan.

Abestia Katarain estudioetan grabatu da iragan asteburuan, Azkaraten (Nafarroa), eta bideoklipa muntatzeko irudiak ere bertan grabatu dira, nahiz eta irudi gehiagorekin osatuko den bideoa. Asmoa da mundu guztira hedatzea kooperatibismoa, balizko eredu gisa, kooperatibismoak mundu hobea eraikitzen laguntzen duela helaraziz. Hain justu ere, hori da bideokliparen helburu nagusia. Artemanek lana koordinatu eta zuzendu du, grabazioak egin eta post-produkzioaz arduratuko da.

Oñatiko Ganbara Abesbatzako hamabost bat lagunek parte hartu dute kantuaren grabazioan. Euren ahotsak mundu guztira hedatuko dira kantuaren bitartez. Abestiaren interpretazioa eta grabazioa teknikoki oso konplexua izan da, besteak beste, 15 bat hizkuntzatan grabatu delako, eta hizkuntza batzuk interpretatzeko oso zailak izan dira.

Bideoklipa azaroaren 11n estreinatuko da Durangon, Landako gunean egingo den kooperatibismoaren jai handian.

www.konfekoop.coop

Video aurkezpena

Descargatu videoclip hitza

Video aurkezpena

Gizarteko Sareak

Kooperatiben nazioarteko urtea gizarte sare garrantzitsuenetan dago: