Azken urteotan, Kooperatibak bidezko eredu positibo gisa zabaldu dira, eredu zinez beharrezkoa gaur egun bizi duguna bezalako garaiotan. Elkarrenganako laguntza, erantzukizuna, demokrazia, berdintasuna, ekitatea eta elkartasuna dira Kooperatiben oinarrian dauden balioak. Euren fundatzaileen tradizioari jarraiki, kooperatibetako kideek zintzotasuna, gardentasuna, gizarte-erantzukizuna, besteenganako ardura eta gisa horretako balio etikoetan sinisten dute. Ez da egiten dutena, baizik eta nola egiten duten.

Kooperatibek gaur egungo gizartean daukaten garrantzia aintzat hartuta, NBEk 2012a Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatu du, mundu osoko ehunka milioi pertsonen garapen sozioekonomikoa bultzatzeko berebizikoa baita kooperatiben lana.

2012a garrantzia berezia daukan urtea da, eta Kooperatibak presenteago egongo dira hedabideetan. Ildo horretatik, Konfekoopek eta beraz Euskadiko Kooperatiben Mugimendu osoak ahalegin berezia egin nahi du urte horretan, eta urte osoan zehar garatuko diren jardueren programa bat prestatu du.

Video aurkezpena

Descargatu videoclip hitza

Video aurkezpena

Gizarteko Sareak

Kooperatiben nazioarteko urtea gizarte sare garrantzitsuenetan dago: