Edukia

#forokoop17

KOOPERATIBA-EZTABAIDARAKO FOROA

FOROKOOPek EKGK – Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta KONFEKOOP – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak partekatzen duten kezka batean du jatorria, kooperatiba gaien inguruan hausnarketa teoriko zein praktikoak egiteko beharrean, hain zuzen ere.

Kooperatiba Eztabaidarako Foroa” sortzeko ideia aztertzen ari ginenean, eredu tradizionalak begiz jo genituen -kooperatibismoaren zenbait alderdiri buruz eztabaidatzeko aurrez aurreko foroak-. Baina, horrez gain, etenik izango ez zuen eztabaida-foro iraunkor bat lortzeko, teknologia berriak ezinbestekoak zirela erabaki genuen.

Azken batean, aurrez aurrekoa eta birtuala batuko zituen eredu mistoa planteatu genuen. Horrela, batetik, urtero “aurrez aurreko foroa” egiteko aukera daukagu, kooperatiben eta gizarte-ekonomiaren munduarekin zerikusia duten hainbat gai aztertzeko. Eta, bestetik, “foro birtuala”, online, kooperatiben gaietan interesa duten lagun guztiek etengabe eztabaidan aritzeko aukera eduki dezaten, elkarren arteko ezagutza bultzatuz, eta eztabaida eta iritzi, proposamen eta hausnarketen elkartrukea sustatuz.

FOROKOOP planteamendu xumearekin jaio da, euskal kooperatibismoaren esparruan; baina, halaber, munduko kooperatibismoaren erreferente garen heinean, gure ardura zein den jakin badakigu; erronka horri erantzuten saiatuko gara, erabili nahi ditugun lanabes horiek, teknologia berri horiek, mundu osoko txokoetara iristen baitira.

Lerro hauetatik lankidetzarako deia luzatzen dizuegu, foro honetan parte hartzeko eta zuen kezka eta hausnarketak, zuen iradokizun eta kritikak helarazteko gonbita egiten dizuegu.

Javier Goienetxea
Presidente de CSCE
Consejo Superior de Cooperativas de Euskadi

Rosa Lavín
KONFEKOOPeko presidentea
Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa

KOOPERATIBISMOA EUSKADIN

Euskal Kooperatiben Mugimendua Euskadin 53.500 langiletik gora dituzten 1.100 kooperatibaren elkargunea da. Lan Elkartuko kooperatiben dentsitate altua da bere ezaugarri nagusia, bai eta nazioarteko erreferente nagusia bere barruan dagoela ere: Mondragon Taldea osatzen duten kooperatibak. Euskal kooperatiben interesak babesteko eta sustatzeko Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak eta Federazio sektorialek osatzen dute mugimendua.

XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran, zerbitzuak izan ziren (batez ere kontsumoa) euskal kooperatiben jardueraren ardatza, esparru horretan inbertsio-beharrak txikiagoak direlako, baina baita inguruan zegoen merkataritza-ereduak tratu desegokia eskaintzen zuela uste zutelako ere. Tokiko ikuspegi batetik sortu ziren, autoeraketaren bidez beharrizanei erantzuteko aukerez ohartu ziren pertsonen ekimenez.

Hasierako ideiaren arrakastaren eta beharrizan ugarien ondorioz, ekintza-eremua zabaldu egin zen: etxebizitza-kooperatibak, nekazaritzakoak… eta, pixkanaka, kooperatiba berriak sortu ziren beste hainbat esparrutan: ekoizpena, osasun-laguntza, kreditua, irakaskuntza…

Kooperatibismo modernoa industrializazioarekin batera sortu zen, ezarritako ordenaren aurka, joera ideologikoek gidatuta, eta sistema ekonomiko eta sozial berri bat sortzeko asmoz. Gaur egun, Euskadin dauden kooperatiba gehienak Lan Elkartukoak dira.

Forokoopen arabera, asko dira Euskadin kooperatibismoak izan duen arrakastaren gakoak: gidatzeko gai den lider bat, tradizio luzea elkartegintzan, nortasun sentimendu sakona, balioak, herrialde erronkazalea, orainaren kritika etorkizuna buruan…

cooperativismo_eu

LAN KOOPERATIBAK

Lan kooperatibak lan-harreman mota desberdin bat daukaten enpresak dira. Bazkideak enpresako langile ere badira, eta bazkide langile esaten zaie.Euskal gizartean, elkartegintzan eta lan boluntarioan dagoen tradizio luzeari esker (auzolana), pertsonek enpresaren egunerokoan parte hartzeko eskakizuna sektore guztietan ematen da. Kooperatiba horiek Euskadiko kooperatibismoaren oinarria dira, ia 33.500 bazkide langilerekin. Enpresa hauetan, langileen ehuneko handi bat (Euskadin % 75 inguru) bazkideak dira, eta kudeaketaren eta negozioaren inguruko erabakietan parte hartzen dute. Pertsona bat = boto bat.Euskadi kasu berezi bat da, beste leku askotan ez bezala, Lan Elkartuko Kooperatibak sektore ugaritan presente baitaude: kontsumoa, irakaskuntza, bankuak, nekazaritzako elikagaiak, garraioa… Sorreran bazkide langilearen figura ez zeukaten zenbait kooperatibak, pixkanaka, bere egin dute figura hori, eta bazkide horiek Batzarrean duten pisua handitu dute.Gauza arrunta da kooperatiba berriak kooperatibista bazkideen figura desberdinekin sortzea kooperatiba beraren barruan, pisu bera edo desberdina izango dutenak.

Juan Torres López

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Malagako Unibertsitatean. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea Granadako Unibertsitatean.

Ekonomia Politikoa eta Ogasun Publikoko Irakasle Elkartua Granadako Unibertsitatean. Ekonomia Aplikatuko katedraduna Malagako Unibertsitatean. 2008tik Sevillako Unibertsitateko katedraduna da, Analisi Ekonomikoa eta Ekonomia Politikoa departamentuan.

Bere ibilbide akademiko osoan, irakasle eta ikertzaile-lanak eta unibertsitate-gaien kudeaketa-lanak uztartu ditu. Departamentuko zuzendaria, dekanordea, Zuzenbide fakultateko dekanoa eta Irakasleen Akademia Antolakuntzako errektoreordea izan da Malagako Unibertsitatean. Horrez gain, Andaluziako Juntako Unibertsitate eta Ikerketako idazkari nagusia izan da.

Webgune bat dauka (Ganas de Escribir: www.juantorreslopez.com) eta hiriko hormetako grafitien argazkiak egin eta colecciondegrafitis.blogspot.com blogean argitaratzen ditu.