ONDORIO NAGUSIAK

1. ETAPA: Zer da kooperatiba bat?
– Proiektu kolektibo bateko kide izatearen sentimendua daukaten pertsonen elkartze edo batasun bat.
Ondarea. Balio kooperatiboak eta proiektua daude haien konpromisoen oinarrian.
– Hura osatzen duten pertsonen beharrizanei erantzuten dien enpresa demokratiko bat. Pertsona erdigunean.
– Berdintasuna.
– Elkarrekin eta modu solidarioan beharrizan batzuei erantzuteko tresna.
– Inguruarekiko konpromisoa.
2. ETAPA: Zein izan da kooperatibistaren kontzeptuak urteekin izan duen bilakaera?
– Aldaketa esanguratsua kooperatiba handietan, eta ez hainbeste txikietan.
– Hasierako balioetatik urruntzeko joera emaitza onak agertzen direnean.
– 3 belaunaldi: lehenengo sortzaileak, kooperatibista kudeatzaileak eta gaur egungo kooperatibistak (bizi-proiektu bati ekiten diotenak eta gizarte-beharrizanei erantzuten dieten militante kooperatibista berriak).
– Demokrazia eta kontzeptu berriak bultzatzen dituzten belaunaldi berriak.
3. ETAPA: Zein da oraindik ezinbesteko balio kooperatibista?
– Erantzukidetasuna (konpromisoa, tamaina handiagoarekin erantzukizuna urtu egiten da).
– Parte-hartze bidezko demokrazia.
– Elkartasuna.
– Konpromiso soziala.
– Berdintasuna.
4. ETAPA: Zein da kooperatiben papera etorkizuneko lan-merkatuan?
– Lurraldean gizarte-kohesioa bultzatzeko eta prekarietateari aurre egiteko tresna (zaintza-lanak, hezkuntza…).
– Kalitatezko enplegu duina ziurtatzea digitalizazioaren eta robotizazioaren aroan.
– Kooperatiba berrien sorrera sustatzea.
– Bizi-proiektua.
5. ETAPA: Zeintzuk izango dira talentuaren kudeaketarekin zerikusia duten kooperatiben erronkak?
– Talentuari eustea, kooperatiben bertuteen eta ontasunen bidez, etengabeko prestakuntzarekin, garapen profesionalerako aukerak eskainiz, baldintza material onekin
– Lan kooperatiboarekin kontsekuenteak izatea kooperatiben maila guztietan
– Barruan talentua sortzeko ahalegina egitea
– Kooperatiben espiritua sustatzea, joan ez daitezen