X

Lan

LAN ELKARTUKO KOOPERATIBAK

Lan Elkartuko Kooperatibak lan-harreman mota desberdin bat daukaten enpresak dira. Bazkideak enpresako langile ere badira, eta lan-bazkide esaten zaie.  Euskal gizartean, elkartegintzan eta lan boluntarioan dagoen tradizio luzeari esker (auzolana), pertsonek enpresaren egunerokoan parte hartzeko eskakizuna sektore guztietan ematen da. Kooperatiba horiek Euskadiko kooperatibismoaren oinarria dira, ia 35.000 lan-bazkiderekin. Enpresa hauetan, langileen ehuneko handi bat (Euskadin % 75 inguru) bazkideak dira, eta kudeaketaren eta negozioaren inguruko erabakietan parte hartzen dute. Pertsona bat = boto bat.

Euskadi kasu berezi bat da, beste leku askotan ez bezala, Lan Elkartuko Kooperatibak sektore ugaritan presente baitaude: kontsumoa, irakaskuntza, bankuak, nekazaritzako elikagaiak, garraioa… Sorreran bazkide langilearen figura ez zeukaten zenbait kooperatibak, pixkanaka, bere egin dute figura hori, eta bazkide horiek Batzarrean duten pisua handitu dute. Gauza arrunta da kooperatiba berriak kooperatibista bazkideen figura desberdinekin sortzea kooperatiba beraren barruan, pisu bera edo desberdina izango dutenak