Ez daudenak defendatu

Beldurra ematen du munduko ekonomiaren patua zuzentzen duten erakunde horiek hartzen dituzten erabakien atzean zer nolako interes eta motibazioak dauden pentsatzeak. Are gehiago, munduko biztanle gustiei eragiten dieten erabakiak direla jakinda. Munduko Dirukutxa edota Nazioarteko Diru Funtxa bazalako erakunde indartsuez ari gara. Hatzez aukeratutakoak dira, botereak hautatutakoak, euren onurarako erabakiak har ditzaten.

Sinestarazi nahi digutena baino jakinduria gutxiago duten pertsonak dira, baina batez ere, mundu mailan boterea administratzen dutenei mesede egiteko delituak egiteko gai den jendea.
Alfonso Vazquezek esaten duen moduan, gaizkile edo gauzeztan horiei (norberaren gustuen arabera), baraiek eragin duten kaltea konpontzeko eskatzen zaie. Hau da, bahitzaileak eurok dira erreskatera datozenak.
Beraien bileretan ez da erabaki justurik izaten, ezta kasualitatez ere. Zergatik?Inork ez dituelako ez daudenak kontuan hartzen. Beraiena egiten dute, beraien onura kalkulatzen dute, eta beraien segurtasuna.

Kaltetu guztiak ez daude presente

Eraginkortasun legeak agintzen du bilera bateko partaide kopurua ahalik eta gehien murriztu behar dela. Amporen neurriko enpresa batean ere, ezin dira denak egon, nahiz eta hartuko diren erabakiek denongan izan eragina. Baina ez da inor ahazten. Bertan egoteko aukera dutenek, ez daudenen hitza ere defendatzen dute.
Baina zein dira daudenak? Hasteko, etorkizuneko belaunaldiak; natura, hitz egin gabe ere, bere xuxurla haizearekin batera dakarrena, zikintzen dugunean intziri egiten duena eta trumoiarekin batera kexatzen dena. Bazterrean utxitakoak, gosea dutenak, pobreziak itota bizi direnak…
Galtzaileak ez ditu inork ordezkatzen, ezta botereduna ez den erlijio bat praktikatzen dutenak ere. Inork ez ditu espekulazioak engainatutakoen eta explotatuen arrazoiak defendatzen. Bilera horietan ez dira sistema kapitalistaren goseak kaltetuko biktimen ahotsak entzuten.
Baina garbi asko entzuten dira ehiztarien ahotsak, espekulatzaileenak, urrearen miresleen ahotsak, pentsamendu hierarkikoa defendatzen duten aristokratenak, nagusienak eta beraien laguntzaileenak. Ahots horiek tokia dute bilera horietan, botereak deitu dituelako, baina ez herriak. Ez dira demokratak, uste dutelako finantzek ez dutela zerikusirik gizartearekin.
Arizmendiarrietak zera esaten zuen: “Ekonomia humanizatu behar dugu, ez humanitatea ekonomizatu”.jakinduria historikoaren eta bizi programa baten adibide garbia da.

Ez dagoena defendatu

Ez daudenei ahotsa ematea, lider sozial guztien erantzukizuna da, komunitatearekin konpromiso bat duten guztiena. Norbere iritziak eta interesak defendatzea nahikkoa erraza da, baina han egon ezin dutenen izenean hitz egiteko gai izatea, mundu hobe eta orekatuago bat eraikitzeko gaitasuna dutenen esku dagoen zerbait da. Berekoikeriaren lokaztitik salto egin ahal izatea da.
Mundu globalizatuak ez daudenen ahotsa entzuten ez duen bitartean, gure hau, pobrezia eta injustizia nagusituko diren mundua izango da.

Jose Mª Larrañaga
Bultzada, 45 zenbakia
Ampo

Kategoria: IRITZIA Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.