Euskadiko Gizarte Ekonomiaren bost erakunde esanguratsuenak EGES sarean elkartu dira, kalitatezko enplegu iraunkorra sustatzeko

67.600 euskal langile eta 9.400 milioi eurotik gorako fakturazioa daukaten Euskadiko Gizarte Ekonomiaren bost erakunde esanguratsuenek, ASLE, EHLABE, GIZATEA, KONFEKOOP eta REAS Euskadik, EGES – Euskal Gizarte Ekonomia Sarea plataforma eratu dute gaur. Lankidetzarako espazio berri bat sortzeko asmoz jaio da elkarte berria, Gizarte Ekonomiaren balioak eta jardunbideak sustatu eta garatuz, kalitatezko enplegu iraunkorra.

Gaur goizean, bost “familietako” ordezkariek, Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarreko zein euskal autonomia erkidegoko hiru lurraldeetako Batzar Nagusietako agintariekin batera, sare berria aurkeztu dute Bilboko Itsas Museoan. Sare berri hori euskal gizarteari eta erakundeei bere beharrak helarazi ahal izateko topagune bat izango da, betiere eragileetako bakoitzak gizarte edo erakundeen aurrean daukan ordezkaritza ordezteko asmorik gabe.

Honako hauek osatzen dute EGES: ASLE, Euskadiko Lan Sozietateen Elkartea; EHLABE, Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea; GIZATEA, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea; KONFEKOOP, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa; eta REAS Euskadi, Ekonomia Alternatibo eta Gizarte Ekonomiarentzat espazio kolektibo, propio eta zehatz bat eratzeko beharretik sortu da EGES, nahiz eta, orain arte, sare hau osatzen duten erakundeek helburu komunengatik lan egiteko aldizka elkartu izan diren. Orain, batasun honek indarrak uztartzeko eta Gizarte Ekonomia osoaren erronkei heltzeko sortu da. Hartara, “Gizarte Ekonomiaren hazkundeak Euskadiren orainarentzat zein bere etorkizuneko garapenarentzat dituen onurak” euskal gizarteari zein haren eragile instituzional, politiko eta sozialei ezagutzera ematea da EGESen nahia. “Enpresa-garapenaren eredu onenak ditugu, eta gure hazkundeak berez dakar gure proiektuen kokagune diren gizartearen eta ingurumenaren hobekuntza”, aditzera eman du Javier Goienetxeak, KONFEKOOPen presidente eta,

Elkarrekin egindako lanaren bidez, EGESek bere helburuak lortzeko hainbat ekintza prestatuko ditu.

Besteak beste, ikerketa-ekintzak egin, gizarte-ekonomiaren balioa hedatzeko foro eta jardunaldiak antolatu edo gai horren inguruko argitalpenak kaleratuko ditu. Eta, batez ere, ASLEren kudeatzaile Josetxo Hernandezek azaldutako erronkei egingo die aurre: “kudeaketa gaitasunak garatu, finantza- arloa sendotu, aktibo produktiboetan inbertsioak egin, berritu edo kanpoan saltzeko pisua sortuz

Azken datuen arabera, Gizarte Ekonomiak, garapen iraunkorrarekin konprometitutako sektoreak, 70.600 langile ditu Euskadin, EAEko enpleguaren % 8,26. Datu horien beraien arabera, gizarte-ekonomiak autonomia erkidegoko ekonomia orokorrak baino erantzun hobea eman dio krisiari, enpleguaren galera txikiagoa izan delako eta azken ekitaldian berreskurapen-zantzu argiak erakutsi .

Hala berean, guztira 2.357 enpresek osatzen dute Euskadin Gizarte Ekonomia, erakunde guztien % 1,26. Datu hori aintzat hartuta, EGESen txostenetan esaten den moduan, “Gizarte Ekonomiak, krisiaren testuinguruan, ekonomia orokorrak baino hobeto eutsi dio bere erakunde kopuruari”.

Errealitate hori oinarri hartuta, EGESek gizarte-ekonomiaren balioa nabarmendu nahi du, Carlos Askunze REAS Euskadi eta GIZATEAren koordinatzailearen hitzetan, “krisiari aurre egiteko eredu hobea delako, batez ere, enplegu gehiago eta kalitatezko enplegua mantentzeko gai baita”. Izan ere, Askunzeren arabera, “Gizarte Ekonomiako enpresak gizarte-beharrizan batetik sortzen dira, eta ez negozio-aukera huts batetik soilik”. Pablo Moratalla EHLABEren koordinatzailearen aburuz, berriz, “pertsonak, ingurunea eta gizarte-alderdiak lehenesten dituen ekonomia ekonomia sendoagoa eta ASLEk, Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak, gaur egun 5.500 langile dituzten 288 enpresa ditu.

Langile ia guztiak, gainera, negozioen jabeak ere badira. 2014an, 578 milioiko diru-sarrerak izan EHLABE, Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea, aldiz, 11 erakundek osatzen dute, irabazi asmorik gabeko ehun lantegi baino gehiago ditu, eta 7.300 langiletik gora. Horietako 6.150 ezgaitasunen bat GIZATEA, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea, 999 langile dituzten 45 enpresek osatzen dute. 2013an, 19,13 milioi euroko fakturazioa izan zuen.

KONFEKOOP, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, 965 Kooperatibaren ordezkaria da. Kooperatiba horiek 52.000 langile dituzte Euskadin, eta horietako 34.000 lan-bazkideak dira. 2013an, 8.700 milioi
REAS Euskadi irabazi asmorik gabeko 62 erakundek osatzen dute, 1.800 langilerekin. 3.105 boluntario ere badituen REAS Euskadik iaz 92,5 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen.

Kategoria: BERRIAK Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.