EGESek Gizarte Ekonomiaren azken bosturtekoaren datuak eskaini ditu

EGES – Euskal Gizarte Ekonomia Sarea martxoan jaio zen, Gizarte Ekonomiaren balioak eta jardunbideak sustatu eta, horrela, enplegu iraunkorra eta kalitatezkoa bultzatuko zuen lankidetza-gune berri bat sortzeko helburuarekin. 2014an, guztira Euskadiko 69.280 langile zeuden sare honen barruan, 9.653 milioi eurotik gorako fakturazioarekin.

Euskadiko Gizarte Ekonomiako bost erakunde esanguratsuenak daude EGESen barruan: ASLE, Euskadiko Lan Sozietateen Elkartea; EHLABE, Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea; GIZATEA, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea; KONFEKOOP, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa; eta REAS Euskadi, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea.

Pertsonak kapitalaren gainetik jartzen dituen ekonomiaren ikuspegi eta praktika bat da Gizarte Ekonomia. Horrez gain, parte-hartzean eta demokrazian oinarritutako enpresa-jardunbideak garatzen ditu, tokiko garapen iraunkorraren alde egiten du eta gizarte-kohesioa sustatzen du, erantzukizun eta elkartasun irizpideak oinarri hartuta.

Negozio-aukera bat izateaz gain, Gizarte Ekonomiak gizarte-beharrizanei ere erantzuten dien enpresa-eredua garatzen du. Nabarmentzekoa da pertsonek eredu honetan duten parte-hartzea.

Enpresako langileez gain, 1.000.000 pertsona baino gehiago langile ez diren bazkideak dira, hala nola, besteak beste, boluntarioak, laguntzaileak, nekazari-bazkideak, ikastetxeetako gurasoak edo

EAEko enpleguaren % 8 inguru

2014ko datuen arabera, Gizarte Ekonomiak, garapen iraunkorraren eredu ekonomikoarekin konprometitutako sektoreak, 69.280 langile ditu Euskadin, EAEko enpleguaren % 8 inguru. Datu horien beraien arabera, gizarte-ekonomiak autonomia erkidegoko ekonomia orokorrak baino erantzun hobea eman dio krisiari, enpleguaren galera apalagoa izan duelako eta azken ekitaldian berreskurapen-zantzu argiak erakutsi dituelako.

Hala berean, guztira 3.354 enpresek osatzen dute Euskadin Gizarte Ekonomia, lurraldean dauden erakunde guztien % 2tik gora. Datu hori aintzat hartuta, EGESen txostenen arabera, krisiaren testuinguruan, Gizarte Ekonomiak ekonomia orokorrak baino hobeto eutsi dio bere erakunde kopuruari, eta azken bosturtekoan % 17 egin du gora.

Errealitate hori oinarri hartuta, EGESek gizarte-ekonomiaren balioa nabarmendu nahi du, krisiari aurre egiteko eredu hobea delako, batez ere, enplegu gehiago eta kalitatezko enplegua mantentzeko gai baita. Krisia gorabehera, Euskadiko Gizarte Ekonomiak 2011ra arte enplegua sortu du, eta 2012-2013 epean enpleguak eta fakturazioak behera egin badute ere, iaz bi adierazleak egonkortzeko gauza izan zen. Epealdi luzeago bati begiratuta, azken hamarkadan, Euskadiko Gizarte

Ekonomia magnitude guztietan hazi dela ikus daiteke.

Gizarte Ekonomiarentzat espazio kolektibo, propio eta zehatz bat eratzeko beharrizanetik sortu da EGES, nahiz eta, orain arte, sare hau osatzen duten erakundeek helburu komunengatik lan egiteko aldizka elkartu izan diren. Batasun honek indarrak batzeko eta Gizarte Ekonomia osoari eragiten dioten erronkei aurre egiteko balio du. Hartara, Gizarte Ekonomiaren hazkundeak Euskadiren orainarentzat zein bere etorkizuneko garapenarentzat dituen onurak euskal gizarteari eta haren eragile instituzional, politiko eta sozialei ezagutzera ematea da EGESen nahia. Enpresa-garapen ereduak eta Gizarte Ekonomiaren hazkundeak berez dakar ingurumenaren eta gizartearen Elkarrekin egindako lanaren bidez, EGESek bere helburuak lortzeko hainbat ekintza prestatuko ditu. Besteak beste, ikerketa-ekintzak egin, gizarte-ekonomiaren balioa hedatzeko foro eta jardunaldiak antolatu edo gai horren inguruko argitalpenak kaleratuko ditu. Eta, batez ere, kudeaketa-gaitasunak garatu, finantza-arloa sendotu, aktibo produktiboetan inbertsioak egin, berritu edo kanpoan saltzeko pisua sortuz lehiakortasuna handitzeko lan egingo du.

ASLE, Euskadiko Lan Sozietateen Elkartea euskal lan-sozietateen enpresa-erakunde nagusia da. 2014an, 6.648 langile dituzten 659 enpresa zeuden elkartearen barruan, eta langile horietako gehienek enpresen jabetzan parte hartzen dute. Euskal lan-sozietateen fakturazioa 697 milioi EHLABE, Euskadiko gizarte-ekimeneko enplegu bereziko erakundeen elkartea, aldiz, 11 erakundek osatzen dute, irabazi asmorik gabeko ehunetik gora lan-zentroren jabe direnak. 2014an, 260 milioi euroko fakturazioa izan zuten. Guztira 8.000 langile baino gehiago dituzte, eta horietako 6.640 lagunek ezgaitasunen bat daukate. GIZATEA, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartearen barruan 975 langile dituzten 45 enpresa daude. Pertsona horietako % 60 inguru gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan daude.

2014an, 18 milioi euroko fakturazioa izan zuten.

KONFEKOOP, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, 1.005 kooperatibaren ordezkaria da gaur egun. Kooperatiba horiek 51.000 langile inguru dituzte Euskadin, eta horietako 33.178 lan-bazkideak dira. 2014an, 8.625 milioi eurotik gorako fakturazioa izan zuten. REAS EUSKADI, Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea 62 erakundek osatzen dute. Erakunde horiek 2.688 langile dituzte eta 4.000 boluntario baino gehiago. 2014an, guztira 54 milioi euroko fakturazioa izan zuten.

Kategoria: IRITZIA Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.