Euskadiko Kooperatibak COGECAn eta Europar Legebiltzarrean

Federazioaren Kontseilu Errektorearen ordezkariak diren Pablo Durana, Martin Uriarte, Bautista Jauregi, Roberto Ruiz de Infante eta Adolfo Estavillo-k hala nola Idazkaria Teknikoa den Iñaki Nubla-k parte hartu dute, Europar nekazari kooperatiben erakundea den COGECAri eta Europar Parlamentuari egindako bisita batean, asteazken eta ostegun hauetan.

Bisitaren zioa: joan den asteazkenean, “Nekazari-elikagaien Kooperatiben Gobernantza Foro”an parte hartzea izan zen.

Ihardunaldian, hurrengo kooperatiben esperientziak eta praktika onak gobernantzan entzuteko aukera egon zen:

· Irlandako Glanbia.

· Frantziako Vivescia.

· Alemaniako Westfleisch.

· Italiako Cantine Riunite CIV.

· Finlandiako Atria.

Foroa bukatutakoan, oraingo COGECAko presidentea den Christian Pees Marquina eta formakuntza koordinadorea den Eduardo Baamonderen hausnarketa eta agur-koktel batean parte hartu zuten.

Ostegunean, hilak 3, Europar Legebiltzarra bisitatu zen, Eider Gardeazabal Rubial (https://goo.gl/CCXn3s) eta Izaskun Bilbao Barandika, (http://goo.gl/zVTVkL) europarlamentariekin bilerak eginez.

Kategoria: BERRIAK Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.