Kooperatibismoaren bandera

Hasierako proposamena 1896ko NAKen II. Biltzarrean egin bazen ere, Nazioarteko Kooperatiba Aliantza 1921era arte ez zen hasi batasunaren eta aniztasunaren ikur diren ortzadarraren koloreak erabiltzen Kooperatibismoaren Nazioarteko Banderan.

Gorria, laranja, horia, berdea, urdina, belar-urdina (edo anila) eta morea dira banderaren koloreak, denak marra horizontaletan jarrita. 1925ean, bandera ofizialdu zen urtean, NAKek erabaki zuen kolore gorria jarriko zela goiko aldean.

Bake unibertsalaren idealak eta helburuak; desberdintasun politiko, ekonomiko, sozial, arrazazko edo erlijiosoen gainetik dagoen batasuna eta askatasuna; eta pertsonen duintasuna, justizia soziala eta elkartasuna nagusi diren mundu hobe bat lortzeko gizakiek daukaten esperantza. Hori guztia irudikatzen du ortzadarrak.

 

 

 

 

 

Gorria: adorearen kolorea da

Laranja: aukeren ikuspegia eskaintzen du

Horia: berdeak piztu duen erronka da

Berdea: afiliazioa handitzearen alde borrokatzeko, eta kooperazioaren helburu eta balioak ulertzeko kooperatibistek daukaten erronka irudikatzen du

Urdina: urrutiko zeruertzak, hezkuntza bermatzeko eta aukera gutxien dituztenei laguntzeko beharra, eta munduaren batasuna ekartzen ditu gogora

Indigo edo anila: aukera gutxien dituztenen kolorea da, kooperazioaren bidez elkarri laguntzen ikasi dezaketenak

Morea: epeltasuna, edertasuna eta laguntasunaren kolorea da

2001ko NAKen Biltzarrean, bandera tradizionala aldatzeko erabakia hartu zen, antzeko ikurrak erabiltzen hasi ziren beste mugimenduekin nahasmendurik egon ez zedin.  Orduz geroztik, NAKen urteurrenaren kariz 1995ean egin zen diseinua erabiltzeari ekin zitzaion. Banderak fondo zuria dauka, eta erdigunean, lehenengo sei koloreak dituen ortzadarretik hainbat uso ateratzen dira. Siglek, aldiz, ortzadarraren azken kolorea daukate… morea.

NBE izendatutako 2012 Kooperatiben Nazioarteko Urtea ondorioz, ikur berri bat diseinatu zen COOP hizkiekin.

Kategoria: BERRIAK Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.