UNESCOk kultur ondare immaterial izendatu ditu kooperatibak

Kultur Ondare Immateriala Babesteko Gobernuen arteko Batzordeak kooperatibak sartu ditu Gizateriaren Kultur Ondare Immaterialen zerrendan.

Kooperatibetan ematen den interes partekatuak antolatzeko ideia eta jarduna Ondare Immaterialaren zerrendaren barruan dago orain. Zerrenda horretan, honako hau esaten da kooperatiben inguruan: “interes eta balio komunen bidez, komunitatearen garapena ahalbidetzen dute, eta gizartearen arazoei konponbide berritzaileekin aurre egiten diete, enplegua sortuz, adinekoei lagunduz, hiriak biziberrituz edota energia berriztagarrien proiektuak garatuz”.

Alemaniak UNESCOri aurkeztutako hautagaitzaren arabera, kooperatiba batek “zerbitzu ekonomiko, sozial edo kulturalak eskaintzen dizkie bere kideei, haien bizi-maila hobetzeko, arazo komunak konpontzeko eta aldaketa positiboak eragiteko. Haien kideek komunean dituzten interesei eta balioei esker, kooperatibek komunitateen sorrera errazten dute, gizartearen askotariko arazoei irtenbide berritzaileak bilatzeko helburuz.Enplegua sortzen dute eta pertsonei proiektuak eraikitzen laguntzen diete”.

Urte hasieran, UNESCOren Munduaren Memoriari kooperatiben mugimenduaren fundatzaile Robert Owenen gutunen bilduma gehitu zitzaion.

Munduaren Memoria programa premisa argi baten gainean sortu zen: munduaren ondare dokumentala denona dela, zaindu egin behar dela eta mundu guztiaren eskura egon behar duela etengabe.

Kategoria: BERRIAK Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.