Bitartekaritza kooperatiboa

Programa

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak “bitartekaritza kooperatibo” ikastaroa, GizaGune Fundazioarekin lankidetzan.

Profesionalak teknikoki prestatzea da helburua; gure erakundeetan egon daitezkeen pertsonak zein gatazka egoerak kudeatzeko, erakunde eraginkor, produktibo eta osasungarriak lortzea.

  • Erakundeetan sortzen diren gatazka motak zein diren jakitea
  • Gatazkak sortzean zein funtzionamendu eredu egoten diren ulertzea
  • Euren lan inguruneetan sor litezkeen tentsioak modu eragingarrian kudeatzeko beharrezko gaitasunak dituzten profesionalak prestatzea
  • Egoeren diagnostikoa egiteko sistemak ikastea, modu egokian kudeatu ahal izateko
  • Erakundeetan gatazken ikuspegi positibo bat sustatzea
  • Erakundean prozedura horiek zabaltzea, nagusitzen den kultura izan dadin

Ikastaroa datorren Urrian hasiko da, eta Abenduan amaituko da. 100 ordu izango dira, horietatik 35 presentzialak eta gainerakoak on-line.

Edozein kontsulta egiteko edo informazio gehiago lortzeko, jar zaitez EKGK-CSCErekin harremanetan. Telefonoa 945 121 155, edo mail-a info@csce-ekgk.coop

Programa

Kategoria: BERRIAK Etiketak , . Gorde lotura.