Konfekoop-IMQ hitzarmena

KONFEKOOP, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa eta IMQ, Igualatorio Médico Quirúrgico-k, Kooperatibei tarifa berefiak eskeintzen dien, sinatutako hitzarmena zabaldu dute.

Euskadiko Kooperatiben langileek eta euren senideek, baldintza bereziak eskuratu ahal izango dituzte IMQ osasun-arloko aseguruan, hitzarmen horri esker.

IMQ enpresa txiki eta ertainei bereziki zuzendutako polizak izenpetzeko aukera ematen dio Konfekoop kolektiboari. Hitzarmenak, dagoeneko eskaintzen zuen “IMQ Oro” polizaz gain, “IMQ Activa” eta “IMQ Azul” eskaintzen ditu.

Hitzarmenak ahalbideratuko du Konfekoopera atxikitutako Kooperatibak osasun estaldura osoa bermatzea, ordutegi zabalekin eta Euskadiko medikuen zerrenda luzean eta estatu mailako zein nazioarteko izen handiko zentroen sarean aukeratzeko askatasunaz baliatzea. Hau guztiaz gain, poliza kolektiboaren kostea, Sozietate Zergan enpresa gastu kenkari da.

Edozein argibiderako http://contenidos.imq.es/eu/seguros-colectivos-konfekoop edo IMQrekin harremanetan jarri zaitezkete, Virginia Barry: 944 736 104 edo vbarry@imq.es

Kategoria: BERRIAK Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude