Programak Euskadirekiko lotura duten gazteen kontratazioa sustatzea eta enpresei aukera eskaintzea lanbide- edota hizkuntza-gaitasunak eskuratu dituzten pertsonak euren plantilletan sartzeko, kontrataziorako diru-laguntza emanez. Kontratuak 12 hilabete iraun behar du gutxienez.
Enpresak
Gutxienez 12 hilabeterako lan-kontratuak egiten dituzten enpresek, egoitza soziala edo fiskala edo lantokiren bat Euskadin badute, deialdian ezarritako diru-laguntzak jaso ahalko dituzte, deialdian zehazten diren gainerako baldintzak betetzen badituzte.
Diru-laguntzaren eskaera eginda eta baiezko ebazpena jaso eta gero, enpresak enplegu-eskaintza baten edo gehiagoren berri emango du. Ondoren, enpresa horri hautagaiak bidaliko zaizkio, hau da, bere enplegu-eskaintzarako eskatu duen profilaren ezaugarriak dituzten pertsonak bidaliko zaizkio.
Programak enpresentzako diru-laguntzen zenbatekoak ezartzen ditu, egiten den kontratu motaren araberakoak, eta kontratatutako pertsonaren titulazioaren araberakoa (4.800€tik 24.000€ra). Epea zabalik irailaren 20rarte
Info gehiago: http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2018/gi/
Gazteak
Programak laguntza eskaini nahi die beste autonomi-erkidego batetik edo atzerritik Euskadira itzuli nahi duten 35 urtetik beherako gazteei.
Izena emateko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
- Euskadin jaio izana
- Euskadiko udalerri batetan erroldatuta egon izana kanpora irten aurretik, behintzat bi urtez
- Ikasketak Euskadin egin izan aedo bertan titulazio ofizialen bat eskuratu izana
Bestelako nahitaezkoak:
- Euskaditik kanpora bizi izatea azken 12 hilabetetan
- Euskadin lan egin ez izana aurreko 12 hilabetetan
- Enpresa kontratatzailearekin edo empresa-talderekin lan-harremanaik eduki ez izana
Info gehiago: http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/!OF_PLAN_RETORNO_INICIO?LG=E
#RetornoJuvenil #GazteenItzulera