Nola eratu dezaket Kooperatiba bat?
Euskal Kooperatiben Mugimenduak Elkar-Lan Koop.E. izeneko tresna bat dauka. Kooperatiba-enpresak sortzen laguntzeko eta aholkularitza eskaintzeko helburua dauka. Kooperatiba eratzen eta, ondoren, erregistratzen laguntzen du. Gainera, kooperatiba eratu berriari urtebeteko jarraipen-zerbitzua eskaintzen dio.
Informazio gehiago eskuratzeko, jar zaitez harremanetan Elkar-Lanekin bide hauetako edozein erabiliz: www.elkarlan.coop webgunea; elkarlan@elkarlan.coop helbidea; edo zuzenean telefonoz: 944 703 760
Etxebizitza kooperatibei buruzko informazioa eskuratu nahiko nuke. Eskubideak eta betebeharrak
Euskadin ez dago kooperatiba hauen federaziorik. Hala ere, lagungarri izango zaizulakoan, hona hemen lotura bat Etxebizitzen Kooperatibei buruzko informazioarekin.
Kooperatiben zerrenda bat eskuratu dezaket?
Zerrenda hauetan Euskadin federatuta dauden kooperatibak ikus ditzakezu:
Lan-arloko kontsulta bat egin nahi dut eta kooperatiba baten langile-bazkidea naiz. Nora jo dezaket?
Federazioak dira kontsultak argitzeaz eta Kooperatibei zerbitzuak emateaz arduratzen direnak. Langile bazkideen edo Lan elkarteen kooperatiben (bazkideak langileak dira) kontsultak argitzeko, sektorea edozein dela ere, Erkide da harremanetarako Federazioa: www.erkide.coop webgunea; erkide@erkide.coop helbidea; edo zuzenean telefonoz: 945 122 050
Nola desegin dezaket Kooperatiba bat?
Kooperatibak desegiteari eta eraldatzeari buruzko kontsultak Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko abokatuari helarazi behar zaizkio. Harremanetan jartzeko: www.csce-ekgk.coop webgunea; info@csce-ekgk.coop helbidea; edo 945 121 155 telefonoa.
Kooperatibentzat eskuragarri dauden diru-laguntzei buruzko informazioa jaso nahi nuke
Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ekonomiako zuzendaritzak hainbat laguntza ditu kooperatibentzat eta kooperatibistentzat esteka horretan. Baina hainbat lagun bazarete buruan enpresa-proiektu bat daukazuenak, komeni da Elkar-Lanekin harremanetan jartzea, aipatu diru-laguntzen informazioa emateaz gain, eskuragarri dauden aukera guztien artean gida zaitzaten.
Kooperatiba batentzako estatutuen eredu bat eskuratu nahiko nuke
Euskal Kooperatiben Mugimenduak Elkar-Lan Koop.E. izeneko tresna bat dauka. Kooperatiba-enpresak sortzen laguntzeko eta aholkularitza eskaintzeko helburua dauka. Kooperatiba eratzen eta, ondoren, erregistratzen laguntzen dute.
Bisita bat egin eta Euskal Kooperatiben Mugimendua eta bere Kooperatibak ezagutu nahiko nituzke
Euskadiko Kooperatiben Mugimenduaren lana ezagutu nahi baduzu, ekk@konfekoop.coop helbidera mezu bat idatzi dezakezu. Mondragon taldearen esperientzia kooperatiboa ezagutu nahi baduzu, visitas@mondragoncorporation.com helbidera mezu bat idatzi dezakezu.
Bi bisitak bakar batean koordinatzeko aukera dago. Mondragon taldearekin harremanetan jartzen zarenean adierazi zure asmoa, eta haiek Konfekoopekin harremanetan jarriko dira bisitaren barruan sartzeko. Esperientzia kooperatiboari buruzko info gehiago.
Kooperatibetan gatazkak konpontzeko zerbitzua
Euskal Kooperatiben Mugimenduak Kooperatiben Arbitrajeko Euskal Zerbitzu bat dauka, Bitartu izenekoa. Gatazkak konpontzeko Euskal Kooperatiben Mugimenduarentzako tresna osagarri bat da.
Bitartuk orientazio, adiskidetze, bitartekotza eta arbitraje zerbitzuak eskaintzen dizkie kooperatibei eta kooperatibistei. Informazio gehiago: www.csce-ekgk.coop/bitartu webgunean; info@csce-ekgk.coop helbidean; edo 945 121 155 telefonoan
Euskadin indarrean dagoen kooperatiba-legeria
Kooperatiben inguruan indarrean dauden lege guztiak hemen kontsultatu daitezke: www.csce-ekgk.coop/legislacion