KOOPERATIBEN NAZIOARTEKO EGUNA

85. KNE Enpresen Gizarte Erantzunkizunerako balio eta oinarri kooperatiboak

 

ICAko Kooperatiben 85. Nazioarteko Eguna
Nazio Batuetako Kooperatiben 13. Nazioarteko Eguna
2007ko uztailaren 7a

"Enpresen Gizarte Erantzunkizunerako Balio eta Oinarri Kooperatiboak"

Uztailaren 7an ospatuko den Kooperatiben Nazioarteko Egunak aurten “Enpresen Gizarte Erantzunkizunerako Balio eta Oinarri Kooperatiboak” gaia izango du ardatz. Kooperatibistek munduan zehar, hiritar arduratsu gisa, Kooperatibetan egin duten eta egiten jarraitzen duten ekarpena ospatuko da.

EGE-ak negozien munduak, jokabide eta txosten garden eta osoekin, gizartea hobetzen lagun dezakeela erakutsi nahi du indar osoz; bazkideen konpromezuarekin, berrikuntzarekin eta gobernantzarekin.

EGE-ak unibertsalki onartutako definiziorik ez badu ere, adostasun orokorra dago esatean bere baitan hartzen dituela betebehar legaletatik harago doazen borondatezko ekintzak, honako alorretan: garapen komunitarioa; ingurugiroaren babesa; giza eta lan eskubideak.

Kooperatibentzako EGE-a ez da aurkikuntza berria. Beren hastapenetatik, Kooperatibek argi izan dute bere ekintzek bere kideen gehiengoan, komunitatean eta inguruan eragina daukatela. Hainbat modu eta bidetatik, mugimendu kooperatiboa EGE-aren garapen eta praktikan aitzindaria izan da.

Bere kideak oinarri dituen egitura demokratikoa dela-eta, Kooperatibek irabazi finantziarioetatik harago begiratu izan dute beti. Duela 150 urte baino gehiagotik balioak eta oinarriak eredu kooperatiboaren bihotzean egon dira beti.

Kooperatiben berariazko balioek barne hartzen dute: autolaguntza, autoerantzunkizuna, demokrazia, berdintasuna, ekitatea eta elkartasuna. Fundatzaileen tradizioaren arabera, kooperatibismoak zintzotasuna, argitasuna, gizarte erantzunkizuna eta besteen zaintzaren balio etikoetan sinisten du. Balio hauek EGE-aren egiazko edozein konpromezuren zutoinak dira eta izango dira.

Gizarte erantzunkizunarekin serio konprometitzen diren enpresen balioaren ezagutza geroz eta zabalagoak, mota guztietako enpresek kooperatiben berezko kontzeptu hau bere egin dezatela ekarri du, beren ekintzen berri emanez eta politika konkretuak ezarriz. Hala ere, Kooperatibeetan geroz eta nabariagoa da EGE-a bere negozioen eguneroko bizitzan dagoela. Adibide ugari dago, tartean, hauek:

  • Mondragón Corporación Cooperativa, Euskal Herrian, munduan den lan kooperatibarik handiena, non kide guztiek bere antolakuntza eta irabazietan parte hartzen duten. Honek gizarteari onura nabariak ekarri dizkio, enpleguen sorreraren, segurtasun sozialen, aukeren eta komunitatearen indartzearen bitartez. Balio eta oinarri kooperatiboak dinamismoa eta berrikuntzarekin lerratuta daude, Korporazioaren handitzea eta ematen diren aldaketak jasatea posible eginez.
  • Co-operative Group, Erresuma Batuan, Britainia Handiko marka fidagarriena izateagatik da ezaguna. Co-operative Group-en indarrak 5 norabidetan bideratu dira: aldaketa klimatikoa; gizarteratzea; delinkuentzia eragoztea; jakien kalitatea eta kooperazio modernoa. Jabegoa eta gobernua bere kideen eskuetan dagoela, Co-operative Group-ek 7,2 milioi libera esterlina baino gehiago, bere mozkin gordinaren %2,8a, bere lan- eremuaren inguruko komunitateari dohaitzan eman dizkio. Co-operative Groupen parte hartze zuzenarekin, beste 3,6 milio gehiago izan ziren komunitate honetako erakundeek bildutako dirua.
  • Equidad Seguros, Colombian, bere bizitzak dituen 36 urtetan herritar behartuenei, soldata txikiak dituztenei, babeserako segurua eskaintzeagatik eta gizarte ongizateari egindako ekarpenagatik, enpresa eredu solidarioa burututa eta kontseilari arduratsuak hezitzen, nabarmendu da. Honetaz gain, hainbat kanpaina burutu dituzte kooperatibismoan lider gazteak bilatu, genero gaiak, artea, kultura eta kirolak sustatzeko eta enpresa kooperatiboaren garapena beste sektoretan dinamizatzeko. Bere lorpenak aintzatetsiz, “Asociación Americana de Cooperativas y Sociedades Mutuales de Seguros”-ek (AAC/SMS) 2006an EGE-aren lehenengo saria eman zio Equidad Seguros-i.
  • Amul (Bujarat-eko esne Kooperatiben Federazioa) Indian, herrialde honetako janari ekoizle handiena da eta ekarpen handia egin du kultura kooperatiboaren hazkunde eta arrakastan, kooperatiba sareen sorreran, merkatu-penetrazioan, ekoizle eta kontsumitzaileenganako errespetuan; halaber, jatorri desberdineko bere kideen gizarteratzean ere ekarpena egin du. Kooperatibetako nekazari eta kideei itzulera ordainduak ematea dute helburutzat. 2001ean Bujarat-en izandako lurrikarak eragindako kalteei aurre egiteko Amur Relief Fundazioak 50 milioi errupia indiar dohaitzan eman zituen, eskolen berreraikuntzarako erabili zirenak.
  • Desjardins, Kanadan, bere izaera kooperatiboagatik, erakunde finantzarioa baino gehiago dira. Bere lan eremuan dauden komunitateen garapen ekonomiko eta sozialaren parte aktiboa dira. 2005ean, Desjardins-ek 58 milioi kanadiar dolar banatu zituen bere kideen artean, dirulaguntza gisa. Zenbateko hau bere superabitaren %42,8a da, eta babesletza- ekintzak, laguntzak, dohaitzak eta ikasketa beketarako bideratu zen. Bestalde, Desjardins Venture Capital-ek (DVC) 150 milioi inbertitu zituen Quebeceko 143 negozio eta kooperatiben finantziazioan.

Beste hainbat Kooperatibek ere bere ekintzak bideratzeko politika konkretuak dituzte, haurren lanean bezalako gaietan inplikatuz, bere langile zein bere hornitzaileen langileen lan baldintza duinen alde eginez, bere enpresa eta banakoetan ingurugiroarekiko jarrera arduratsuak sustatuz edo beste ekinbide ugarirekin.

ICA-k Munduko kooperatibistei dei egiten die, Kooperatiben Nazioarteko Egun honen karietara, mugimendu kooperatibista enpresen gizarte erantzunkizunean lider egin duen formularen arrakasta ospatu eta erreibindikatzera; eta bide batez, bere ekinbideak agerikoago bihur ditzaten.

NAK gobernuz kanpoko elkarte independentea da eta munduko kooperatiben zerbitzura dago. 1895ean eta 87 herrialdetako eta ekonomia-sektore guztietako 218 erakunde biltzen ditu Kooperatiba horie mundu osoko 800 milioi pertsonek osatzen dituzte.

201eko abuzturaren 6

  • FACEBOOK
  • TWITTER
  • YOU TUBE
  • FLICKR
    • lng_AIC_2012
2017. a
2017.b

2012 AIC