KOOPERATIBEN NAZIOARTEKO EGUNA

86. KNE Klima aldaketaren aurka borrokatu kooperatiben bidez

Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren Mezua
NAKeko Kooperatiben 86. Nazioarteko Eguna
Nazio Batuetako Kooperatiben 14. Nazioarteko Eguna
2008ko uztailak 5

"Klima-aldaketaren aurkako borroka kooperatiben bitartez"

Kooperatibek munduko hainbat herrialde eta sektoretan klima-aldaketari aurre egiten ari diote, haien lidergoa agerian uzteko balio duen neurri eta erritmoan. Kooperatiba batzuk berotegi- efektuko gas-isurketak gutxitzeko konpromisoa hartu dute, beste hainbatek karbonoak eragiten dituen kalteak saihesteko lanean ari dira eta den-denek ekonomia, ingurumen eta gizarte-arloan iraunkortasuna lortzeko bidean aurrerapausoak ematen dihardute. Azken batean, klima-aldaketa ingurumen-arlotik haratago doan afera da eta munduko herrialdeen ongizate ekonomiko eta sozialean eragin ukaezina dauka.

Sektore guztietako kooperatibak klima-aldaketaren aurkako borrokan buru-belarri ari dira. Nekazaritza eta arrantza sektoretakoek, adibidez, ekoizpenetik hasi eta merkatura iritsi bitarte darabilten energiaren erabilera eta isurketak berrikusten ari dira, eraginen neutraltasuna edo ondorio positiboak (karbonoa eta nitrogenoa) bilatzeko xedez. Ingurumenarentzako energia berdearen ekoizpenari hasiera eman diote eta abeltzaintzaren ondorioz ematen diren isurketak gutxitzeko pentsu berritzaileak erabiltzen dituzte. Kontsumitzaileen kooperatibek karbonoaren arrastoak haien denda eta jardueretan zein hornitzaileenetan gutxitzeko lanean dihardute eta euren kide eta kontsumitzaileen artean gai honen gaineko heziketa zabaltzeko ahaleginak egiten dituzte. Etxebizitza-arloko kooperatibek eraikuntza material iraunkorrak erabili eta eraikin ekologikoak diseinatzen ari dira. Banku eta kreditu kooperatibak energiaren alorrean eraginkorrak diren teknologietan egindako inbertsioak bultzatzen ari dira, hipotekak, kontsumorako mailegu lehiakorrak eta maileguak enpresei eskainita. Aseguru-kooperatibak, primak baxu mantenduta, klima-aldaketarekin zerikusia daukaten hondamendi naturalei eta muturreko fenomeno klimatikoek dakarten arrisku geroz eta handiagoaren aurrean euren kideek dituzten behar aldakorrei aurre egiteko estaldura maila bera mantentzeko ahalegin berritzaileak egiten ari dira. Energia sektoreko kooperatibak haize-energia, eguzki-energia eta bioerregaiena bezalako energia garbi eta iraunkor bat eskaintzeko lanean ari dira. Beste hainbat eta hainbat kooperatibek ekonomia, gizarte zein ingurumen-arloan enpresa iraunkorrak direla bermatzeko lan egiten dute. Hainbat kooperatiba, Nazio Batuen Ingurumenerako Klima Neutroko Sarea programara elkartuta, munduan esparru honetako aitzindari bilakatu dira eta “Klima babestu” Nazio Batuen Munduko Ituna bere egin dute. Beste askok eta askok maila honetako hainbat jarduera garatu dituzte euren herrialdeetan. Bestalde, eta are garrantzitsuagoa dena, kooperatiba handi eta txikiek egunero mota guztietako neurriak hartzen dituzte, jakin baitakite edozein ahaleginek klima-aldaketaren eraginak gelditzeko balio duela.

Dena den, jarduera hauek guztiak ez dira berriak. Azken finean, kooperatibak duela 150 urtetik garapen iraunkorra bultzatzeko ahaleginak egiten ari dira.

Kooperatibak demokratikoki kontrolatu eta, besteak beste, gizarte erantzukizuna edo kom babesa bezalako balore eta printzipio jakin batzuen arabera jarduten dutenez, eure ekonomia-arloan ez ezik, gizarte, kultura eta ingurumen-arloan ere zerbitzua emateko l dute.

Gaur egun, nazioarteko komunitateak elikagaien krisiaren erronkari aurre egin eta, za behintzat klima-aldaketaren ondorioz ematen diren natur hondamendien aurrean, berreraik egiteko ahaleginak egin behar ditu. Krisiak zuzenean jotako nekazariak, kontsumitza komunitateak ohartu dira kooperatibak klima-aldaketaren eragin negatiboetara egokitzeko ematen ari direla. Kooperatibek nekazariei ekoizpenaren esparruan geroz eta handiag erronkei aurre egiteko laguntza eman diezaiekete eta nekazaritza eta abeltzaintzako egonkortasun handiagoa eskaintzeko prest daude, ingurumen-arloko baliabideak errespetat hondamendien ondoren euren tokiko ekonomiak berreraikitzeko beharrean dauden kom kooperatiben bitartez lortzen den elkarrekiko laguntzaren eta kooperatiben arteko lank printzipioan oinarria daukan elkartasunaren aldeko hautua egin dezakete. Klima-aldaketa bizi dugun garaiko zailtasun larriena dela aitortuta, NAKeko kideek 2007 Nagusian klima-aldaketaren jatorrien aurka borrokatu eta eragindako ondorioak g konpromisoa hartu zuten. Esparru honetan aurrerapauso errealak eman dira. Hala ere, ezin da denok gai honi arreta handiagoa jar diezaiogun, erronkak handitzen eta ingurumenaren erasoak biderkatzen ari baitira.

Kooperatiben Nazioarteko Egun honetan, NAKek munduko kooperatibista guztiei dei e garapen iraunkorra sustatzeko jarduerak sendotu eta dagoeneko klima-aldaketaren arintzeko martxan dauden jarduerak goraipatu ditzaten. Halaber, beste eragileekin batera hartzera dei egiten die, klima-aldaketak dakartzan erronkak gainditzeko lanetan kooperatib garrantzitsua beteko dutela bermatzeko.

 

NAK gobernuz kanpoko elkarte independentea da eta munduko kooperatiben zerbitzura dago. 1895ean eta 87 herrialdetako eta ekonomia-sektore guztietako 218 erakunde biltzen ditu Kooperatiba horie mundu osoko 800 milioi pertsonek osatzen dituzte.

201eko abuzturaren 6

  • FACEBOOK
  • TWITTER
  • YOU TUBE
  • FLICKR
    • lng_AIC_2012
2017. a
2017.b

2012 AIC