KOOPERATIBEN NAZIOARTEKO EGUNA

89. KNE Gazteak, enpresa kooperatiboen etorkizuna

NAKeko Kooperatiben 89. Nazioarteko eguna
Nazio Batuetako Kooperatiben 17. Nazioarteko eguna
2011ko uztailaren 2a

Gazteak, enpresa kooperatiboen etorkizuna

Kooperatiben enpresa-ereduak gazteak arrakastaz nola indartu ditzakeen nabarmendu nahi du Kooperatiben 2011ko Nazioarteko Eguneko mezuak. Gauzak horrela, Nazio Batuen Gazteen Nazioarteko Urtearekin lotzen da. Ospakizun hori 2011ko abuztuan amaituko da, Nazio Batuen 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtearen hasierarekin bat etorrita. Gazteen Urteak belaunaldien arteko elkarrizketa eta elkar-ulertzea sustatu nahi ditu, bai eta bakea, giza eskubideen eta askatasunen errespetua eta elkartasunaren ideiak bultzatu ere.

Kooperatibismoaren eragile guztiek gazteak kooperatiben mugimenduan parte hartzera bultzatu behar dituzte. Behar hori da, hain zuzen ere, Kooperatibismoaren Nazioarteko Egun honetan jorratuko dena. Maiz gazteek ez dute kooperatiba-enpresaren eredua ezagutzen; eskolan ez dute Kooperatibei buruz ezer ikasten, kasu gehienetan, Kooperatibak ez baitira eskolako programetan ageri. Halaber, gazteak ez dira ohartzen Kooperatibek eskaintzen dizkieten eta haiek erabiltzen dituzten produktu eta zerbitzuez.

Nolanahi ere, Kooperatibek gazteei aukera ugari eskaintzen dizkiete, euren behar praktiko eta estrategikoei erantzuteko. Euren negozioak sortzeko enpresa-eredu bat eskaintzen diete. Gazteenak ere badiren kezkak jorratzen dituzten enpresetan lan egiteko aukera eskaintzen diete, negozio-eragiketa demokratikoago, arduratsuago eta etikoagoetan.

Hedabideak eta gazteak sekula ez bezalako lotura maila daukaten honetan, Kooperatibei aurrekaririk gabeko aukerak aurkezten ari zaizkie. Ekintzak lankidetza bidez garatzeko modua, goraka datorren belaunaldi horrentzat horren erakargarria dena, presente dago Kooperatiben ereduan.

Kooperatibek aukera eskaintzen diete gazteei euren lanean esperientzia profesionala pilatzeko, euren hezkuntzarekin aurrera jarraitzeko eta euren gaitasunak indartzeko, Kooperatiben erabakietan parte hartzeko edo euren Kooperatiba propioak eratzeko.

NAKek gazteekin daukan konpromisoa ez da berria. 2003an, NAKen Artezkaritza Kontseiluak bere kideen artean gazte bat hautatu zuen bere erabakietan parte hartu zezan, eta 2008an, NAKen Batzar Nagusiak bere Artezkaritza Kontseiluko kide izango zen gazteen ordezkari baten hautaketa formalizatu zuen.

Horrez gain, NAKek Gazte Sare bat dauka, ondoko helburu hauekin:

  • herrialde guztietako gazte kooperatibisten artean harremanak sortzea eta esperientziak eta ideiak partekatzea;
  • gazte kooperatibistek kooperatiben mugimendu zabalari buruz gehiago ikasi ahal izateko gune bat eskaintzea;
  • mugimenduarekin zerikusirik ez duten gazteak hezkuntza eta laguntzaren bitartez inplikaraztea;
  • gazteen garrantzia handitzeko eta euren ikuspegia eztabaida zabalagoetan presente dagoela bermatzeko helburu komunetan mugimenduarekin batera lanean aritu daitezen kooperatibista gazteak gaitzea.

2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtearen lehentasunen barruan, NAKek ahalik eta gazte gehien erakarri nahi ditu kooperatiben mugimendura. NAK mundu osoko gazteentzako lehiaketa artistiko bat prestatzen ari da, gazteen artean kooperatibismoaren balio eta printzipioak sustatzeko: Coop’Art lehiaketa. 2011ko azarotik 2012ko maiatzera, parte-hartzaileek euren proiektuak aurkezteko aukera izango dute, propio sortutako webgune batean. Sari-banaketa aldiz, 2012ko azaroan egingo da Manchesterren. 16 eta 35 urte arteko edozein gaztek parte hartu ahal izango du, eta hiru kategoria egongo dira: musika, bideoa eta argazkiak. Gazteen artean kooperatiben printzipioak modu erakargarrian sustatzea eta Munduko Kooperatiben mugimenduaren gaineko sentsibilizazioa piztea dira lehiaketaren helburuak.

Kooperatiben Nazioarteko Egun honetan, NAKek mundu osoko kooperatibistei dei egiten die gazteekin batera kooperatiben mugimenduan parte hartzera eta euren etorkizuneko lidergoan inbertitzera.

NAK gobernuz kanpoko elkarte independentea da eta munduko kooperatiben zerbitzura dago. 1895ean eta 87 herrialdetako eta ekonomia-sektore guztietako 218 erakunde biltzen ditu Kooperatiba horie mundu osoko 800 milioi pertsonek osatzen dituzte.

201eko abuzturaren 6

  • FACEBOOK
  • TWITTER
  • YOU TUBE
  • FLICKR
    • lng_AIC_2012
PORTADA
DESTACADO 3

2012 AIC