KOOPERATIBEN NAZIOARTEKO EGUNA

90. KNE Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute

NAKeko Kooperatiben 90. Nazioarteko eguna

NBE Kooperatiben 18. Nazioarteko eguna

2012ko uztailaren 7a

Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute

2012ko Kooperatiben Nazioarteko Eguna esanahi berezia duen eguna da, Nazio Batuek erabaki baitute 2012a Kooperatiben Nazioarteko Urtea izango dela. Ospakizun berezi horren harira, Nazioarteko Urterako aukeratu den gaia Nazioarteko Egunean erabiliko den berbera izango da: ‘Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute’.

Kooperatiben Nazioarteko Urtean, kooperatiben historia jende multzo zabalago bati helarazteko aukera paregabea daukagu. Gurea ez da iraganeko gertakizunen historia hutsa; euren baliabideak sendotu, merkatuetara sartu eta prezioen negoziazioaren oreka berrezartzeko helburuarekin une ekonomiko gogorretan elkartzen diren norbanakoen historia baino zerbait gehiago da gurea. Kooperatiben enpresa ereduaren erresistentzia eta egonkortasuna orainaldirako mezua da oroz gain.

XXI. mendean ekonomiak jarraitu behar duen bidean, Kooperatibak gako garrantzitsua dira. Azken urteotan, argi eta garbi geratu da munduak ekonomia global dibertsifikatuagoa beharrezko duela.

Kooperatibek dibertsifikazio horretan laguntzeko gaitasun handiagoa daukate. NAKen Global300 Txostenaren arabera, munduko 300 kooperatiba handienek 1.6 trilioi USD-ko urteko fakturazio konbinatua daukate gaur egun, herrialde handi askoren BPGaren tamaina berekoa. Kooperatiba horiek 100 milioi lanpostu dituzte mundu osoan. Brasil, Errusia, India eta Afrikan, herritarren %15 kooperatiba bateko langile-bazkidea da; enpresen akziodunak, ordea, %4 besterik ez dira. Kenyan, kooperatibak BPGaren %45 dira, eta Zeelanda Berrian, aldiz, %22. Estatu Batuetan, ostera, 30.000 kooperatibek bi milioi langile dituzte, eta Fortune aldizkariak argitaratzen duen 100 enplegu onenen zerrendako tokirik altuenetan agertu ohi dira.

Kooperatibak balioetan oinarrituriko enpresak dira, eta beste enpresa-eredu nagusiekin alderatuta, bere gobernuan parte hartzeko aukera gehien eskaintzen dituen eredua da. Bere bazkideen konpromisoari esker, kooperatibak komunitatearen balioen isla dira. Hastapenetik, bere ondasunak ekoizteko eta bere zerbitzuak eskaintzeko moduaren gaineko adura izan dute. Iraunkortasunarekiko konpromisoa da kooperatiben zazpi Printzipio nagusietako bat, 100 herrialdetako NAKeko kideen arabera.

Printzipio horiek guztiak –ekitatea, parte-hartzea, iraunkortasuna- elkartu, eta lan duina garatu ahal izateko espazio bizi eta egokia bihurtzen dira kooperatibak. Sektore guztietan, hala nekazaritza, arrantza eta basogintzan nola banku kooperatiba eta kreditu- kooperatibetan; eraikuntza eta osasun arretan zein mutua eta aseguru aseguru-kooperatibetan; eta batez ere, lan elkarteen sektorean, kooperatibek enplegu duinak sortzen dituzte, kontsumitzaileen konfiantza bereganatzen dute eta beste edozein enpresa-ereduk baino bizitza luzeagoa daukate. Azken finean, mundu hobea eraikitzen ari dira.

NAK gobernuz kanpoko elkarte independentea da eta munduko kooperatiben zerbitzura dago. 1895ean eta 87 herrialdetako eta ekonomia-sektore guztietako 218 erakunde biltzen ditu Kooperatiba horie mundu osoko 800 milioi pertsonek osatzen dituzte.

201eko abuzturaren 6

  • FACEBOOK
  • TWITTER
  • YOU TUBE
  • FLICKR
    • lng_AIC_2012
2017. a
2017.b

2012 AIC