KOOPERATIBEN NAZIOARTEKO EGUNA

92. KNE Kooperatibei esker, denontzako garapen iraunkorra

Aliantzako Kooperatiben 92. Nazioarteko Eguna

Nazio Batuetako Kooperatiben 20. Nazioarteko Eguna

2014ko uztailaren 5a

“Kooperatibei esker, denontzako garapen iraunkorra”

 

“Kooperatibei esker, denontzako garapen iraunkorra" izango da uztailaren 5ean ospatuko den Kooperatiben Nazioarteko egunaren goiburua. Komunitatearekiko kezka agertzea da kooperatiben mugimenduaren sortze-balioetako bat, eta horrekin lotuta, komunitateentzako bizi-baldintza egokiak modu iraunkorrean babesteko beharra presente dago kooperatiba guztien ekintza eta ikuspegien oinarrian.

Oro har, laguntzeko, eusteko eta irauteko gaitasuna da iraunkortasuna. 1980ko hamarkadatik, kontzeptu horrek garapen handia bizi izan du, ingurumen, ekonomia eta gizarte-arloko dimentsioak barneratu arte. Kasu honetan ere, kooperatibak izan dira iraunkortasun modernoaren aitzindariak. Gizakien beharrizanak ardatz hartuta, gaur egun bizi ditugun iraunkortasun-krisiei aurre egiteko eta “balio partekatu” berezia eskaintzeko gai dira.

“Kooperatibak iraunkortasun-sortzaile direla agerraraztea" da Kooperatiben Hamarkada baterako Planaren helburuetako bat. Mundu osoari azaldu eta erakutsi behar dio Kooperatiben sektoreak, iraunkortasuna bere izaeraren berezko ezaugarri bat dela, eta kooperatibek iraunkortasun horren aldeko ekarpen positiboa egiten dutela.

Ildo horretatik, Aliantzak kooperatiben gaineko azterketa bat prestatzeko enkargua egin zuen, iraunkortasunarekin daukaten lotura egiaztatu ahal izateko, sektore eta munduko gune desberdinak kontuan hartuta. Azterketa hori 2013ko azaroan aurkeztu zen Ciudad del Cabon egindako gure Nazioarteko Biltzarrean. Txostenaren ondorioak argiak dira: iraunkortasuna kooperatiben balioetan eta funtzionamenduan presente dago, eta NBEk gobernuei eskatzen die “kooperatiben sorrera eta garapena bultzatu eta errazteko, eta are beharrezkoa denean ere, neurriak hartu ditzatela, pobrezian bizi diren edo talde zaurgarrien parte diren pertsonek (emakumeak, gazteak, ezgaituak, adinekoak eta indigenak barne) euren borondatez kooperatibetan parte hartu ahal izateko eta gizartezerbitzuen esparruan dituzten premiei erantzuteko".

Gaur egun, NBE asmo handiko xede berriak zehazten ari da 2015etik aurrerako eperako. Xede horiei Garapen Iraunkorraren Helburuak izena emango zaie.

Kooperatiben mugimenduak planeta osoko mila milioi pertsonengan dauka eragina, eta guk daukagun denontzako garapen iraunkorraren ikuspegiari esker, ekimen horren bazkide garrantzitsuak izan gaitezke.

Mundu osoko kooperatibei eskatzen diegu erabili dezatela uztailaren 5a, XXI. mendean iraunkortasuna sortu eta garatzeko eredurik onena kooperatibena dela erakusteko.

2014 NAK mezua.pdf

2016ko ekainaren 13

  • FACEBOOK
  • TWITTER
  • YOU TUBE
  • FLICKR
    • lng_AIC_2012
PORTADA
DESTACADO 3

2012 AIC