KOOPERATIBEN NAZIOARTEKO EGUNA

94. KNE Kooperatibak:etorkizun iraunkor baten alde ekitearen boterea

Nazioarteko Aliantzaren Kooperatibismoaren 94. Nazioarteko Eguna
Nazio Batuen Kooperatibismoaren 22. Nazioarteko Eguna
2016ko uztailaren 2a


"Kooperatibak:etorkizun iraunkor baten alde ekitearen boterea"

Uztailaren 2an, Kooperatiben nazioarteko egunean, Nazio Batuen Garapen Iraunkorraren hamazazpi Helburuak (GIH) lortzeko kooperatibek egin duten ekarpena ospatuko da. Pobrezia desagerrarazteko, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta mundu osoan berdintasuna eta gizarteratzea ziurtatzeko agenda anbiziotsua osatzen dute aipatu helburuek.

17 objetivos de desarrollo sostenible de la ONU

Pertsonen beharrizanei erantzuteko balio eta printzipioetan oinarrituta dauden enpresak diren heinean, kooperatibek funtsezko lana egiten dute GIHak lortzeko bidean. Horien artean, besteak beste, arazo hauek aurkituko ditugu: gosea, elikagaien segurtasuna, genero-berdintasuna, bai eta garapen, ekoizpen eta kontsumo iraunkorra ere.

GIHak Hamarkada Kooperatibo baterako Ekintza-planean jasotako helburu ugarien isla dira. Plan hori kooperatibek kooperatibentzat egindako estrategia orokor bat da, helburu hauek dituena: kooperatibak ekonomia, gizarte eta ingurumen-arloko iraunkortasunaren lider ezagun izatea, pertsonen eredu gogokoena izatea eta hazkunde handiena duen enpresa-eredua izatea.

2015ean GIHak bere egitean, NBEko kide diren estatuek kooperatibek sektore pribatuan eragile gisa egiten duten lana aitortu zuten testuan.

Kooperatibei politika orokorrean egin zitzaien aitortza hori aintzat hartuta, eta kooperatiben eguneroko lanerako GIHek  daukaten garrantzia ahaztu gabe, Aliantzak mundu osoko kooperatibistei dei egiten die GIHak ezartzeko lanari ekin diezaioten. Horretarako, Kooperatibak 2030era Bidean plataforman parte hartzeko gonbita egiten die. Aliantzaren kanpaina honen xedea mundu osoko kooperatibak batzea da, elkarrekin etorkizun iraunkor bat sortu dezaten.

Plataforma horri esker, kooperatibek GIHak ezagutu ahal izango dituzte, horiek lortzeko helburuak zehazteko eta haien jarraipena egiteko moduan egongo dira, eta beste kooperatiba batzuen konpromisoen berri izateko aukera izango dute. 

Kooperatibak haien zerbitzuak eskaintzen dituzten komunitateetan sustraituta daudenez, aukera paregabea da mundu mailako lankidetza abiarazteko, interes partekatuak sustatzeko helburuarekin.

Guk denok argi daukagu kooperatibek etorkizun iraunkor baten alde ekiteko gaitasuna daukatela.

Partekatu dezagun botere hori munduarekin. 

Bat egin gaur bertan www.coopsfor2030.coop webgunearekin, eta jakinarazi mundu osoari, #coopsday traolarekin, zure kooperatibak nola ospatzen duen 2016ko Nazioarteko eguna.

DIC 2016.jpg

Kooperatibek garapen iraunkorraren alde egindako ekarpenen adibideak

• Japoniako kooperatibek 5,4 milioi pertsonarentzako enplegua sortzen dute, langabezian dagoen herritar kopuruaren ia bikoitza.

• Kenian, aurrezki eta kreditu-kooperatibek administrazioaren laguntzarik gabe eskaintzen duten mailegu mota nagusia eskolako matrikuletarako da, haien kideen seme-alabek hezkuntza jasotzeko aukera izan dezaten.

• 2003. urtetik, Coop Italiaren Buon Fine proiektuak saldu gabeko elikagaiak bildu ditu, oraindik egoera onean daudenak, eta ongintzazko erakundeei eta beharrak dituzten herritarrei eman dizkie. Programa horren bidez, Coop Italiak jakien 3.544 tona metriko hondakin sortzea eragotzi du eta beharrizan-egoeran dauden 150.000 pertsona inguru lagundu ditu.

• Argentinan, Unión Quebrada y Valles Ltda (Cauqeva) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Artisautza kooperatibak patata indigenak landatu, prozesatu eta merkaturatzeko laguntza ematen die nekazariei, eta bizirauteko bitarteko tradizionalak sustatzeko museo bat eta jatetxe txiki bat ditu.

 

2016ko ekainaren 13

  • FACEBOOK
  • TWITTER
  • YOU TUBE
  • FLICKR
    • lng_AIC_2012
2017. a
2017.b

2012 AIC