JARRAIPEN MEDIATIKOA

Foroaren bideo laburpena 

Argazki Kronika 

Argazki Kronika II

Kooperatibak Krisiaren Aurrean

Pako Garmendia vs. Inazio Irizar

Paloma Arroyo vs. Luis Mª Ullibarri

Manuel Torres - Ponentzia Magistrala


ELKARRIZKETAK

Jose Mª Larrañaga

Mariano Ferrer

Paloma Arroyo

Felipe Yarritu

Jesús Mª Herrasti

Javier Goienetxa

Carmen Comos


WORLD COFEE

2012-06-13ko World Coffee-aren laburpena

Kooperazioak krisiaren aurrean ematen duena

Kapitalismo puruari buruzko konfiantza itsua murriztu egiten da merkatuaren legeetan eta “esku ikusezinean” babesten diren gizabanakoen diru gose neurrigabeagatik eragindako eskandaluen erritmoa areagotzen den heinean. Orain arte baztertu edo mespretxatzen ziren beste alternatiba batzuk indarra hartzen ari dira hainbat sektore sozialetan. Bat-batean paradigma ekonomiko nagusian ikusezina zen zerbait ikusgarri bihurtzen hasi da.

Kooperazioa ez da hirugarren bide bat, ez da enpresa pribatuaren eta publikoaren arteko mix bat. Bere nortasuna dauka, bere pertsonalitatea.

Kooperazioaren nortasunaren ikur nagusiak hauek dira:

  • - Pertsona kapitalaren aurretik dago. Pertsonen borondatea kapitalaren diktadurari gailentzen zaio. Ekonomia humanizatzea 
  •   humanotasuna ekonomizatu beharrean.
  • - Erabakiak modu demokratikoan hartzea. Gardentasun, komunikazio eta informazioaren txapelaren pean.
  • - Elkartasun instituzionala. Zehazki lankidetzaren bidez aplikatuta, bere homologo kapitalistek baino hobeto eta azkarrago gainditu
  •   ahal izan ditu iraganean nozitutako krisiak.
  • - Berdintasunak sortutako etekinak eta aberastasuna modu zentzuzkoagoan banatzea ahalbidetzen du.
  • - Komunitatean sustraitzea eta lurraldean mantentzeko bermea.

Aitzitik, demokraziak berak ere ez du segurtatzen erabakiak zuzenak direla, eta elkartasuna ere ez da modu bakar batean adierazten, eta erabakietan parte hartze hutsak ere ez du bikaintasuna bermatzen.

Demokrazia ez da teoriarekin bukatzen, eta kooperazioa ez da kooperatibismora mugatzen. Ezin ditugu ideiak gorpuztu ez bada ekintzaren bidez. Gainera, ideia onek immunizatzen gaituztela pentsatzeko arriskua dago, gure portaera okerrak justifikatzen dituztela pentsatzeko. Ez dago demokraziarik, esperientzia demokratikoak baizik, ez dago kooperatibismorik, kooperazioa baizik.

Halaber, ezin gara besteen akatsetan babestu, kapitalismoarenak zein estatalismoarenak izan. Ezin gara besteak kondenatzeko pankartaren atzean jarri, gure utopia sortzeko pankartan jarri behar dugu. Utopia gaur egungo errealitatearen kritikan hasten da, eta hori gainditzen du, etorkizuneko ideia indartsu baten bidez. Etorkizun justu, berdintasunezko, parte hartzaileago bat, non inor ez den baztertuko edo mespretxatuko.

Seguruenik, arazo kezkagarriena kooperazioak bi eremutan duen ikusezintasuna da: mundu osoko komunitatearen eremu sozialean eta mediatikoan, eta kooperazioaren barruko eremuan bertan. Komunikabideek, botere publikoek, zirkulu intelektualek eta politikariek ezikusiarena egiten dute ekonomiari, aberastasuna sortzeari, enpresari egiten diogun ekarpenari dagokionez. Lan eskerga eta bizkor egin beharko dugu ikusgarri izango bagara. Nola azaltzen zaio kolore berdea itsu bati?

Are kezkagarriagoa da balio kooperatiboen, definitzen gaituzten nortasun ikurren ikusezintasuna, lankidetzan dihardugunontzat gerorentzat. Olatuak hain dira altuak, ezin dugu helmugako itsasargia ikusi. Ohartu gabe, ibili nahi dugun bidetik aldentzen gara.

Hazte ez bada, murriztu egiten da, aurrera egiten ez bada, atzera egiten da. Ez soilik alderdi fisikoan, baizik eta baita ideologikoan ere,eta batez ere balioetan.

Krisi moduan definitzen dugun hori aurreko praktika okerren ondorioa baino ez da. Benetako krisia lehenagotik dator, garai on bezala bizi bagenuen ere, xahubidea, askonahi neurrigabea, balio birtualen falazia, espekulatzaileen aberastasuna eta lan produktiboaren balorazio eskasa krisitzat hartu behar dira. Balioen krisia.

“Ez alferrik galdu krisi on batek aurrera egiteko dituen aukerak”, zioen jakintsu batek. Krisi hau aukera da proiektu hobe bat dutenentzat, utopia bat dutenentzat. Benetan iraunkorrak bagara, epe luzera pentsatu behar dugu, gaur egungo arazoak jasan behar ditugu, baina gure ekintza etorkizuneko eszenatoki batean planteatu behar dugu. Gure interesa aukerak bilatzea da, ez gaur egungo arazoetan endredatzea.

Kooperazioa ezinda etorkizunetik askatu, eta etorkizuna gazteena da. Baina heziketa kooperatiboari ez zaio jaramonik egiten. Ez zaio berez duen garrantzia ematen.

Kooperatibismoa ideologia da?

Ideologia batek demagogia bihurtzeko joera dauka, eta demagogia ez da desiragarria, ez bada norbera demagogoa dela. Kooperazioa ideia ireki bat izan behar da, itsaso bera izateari utzi gabe ibai guztietako ura hartzen duen ozeanoa. Baina, hori nola egiten da?