Felipe Yarritu (1951)

Ekonomialaria da, Planifikazio eta Garapenean aditua (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Eusko Jaurlaritzako Gizarte-ekonomiako zuzendaria da.

Aurretik, Zuzendari Gerentea izan da RE Mailibi, SAL eta San Carlos Koop. E.n

Halaber, eta besteak beste, Zuzendari Nagusiaren ondokoa (Controller) izan zen ondorengo enpresetan: Eroski Koop. E.; Bide Onera Koop. E.; Galdakao Studio SA eta K-2000 SAn.


Javier Goienetxea Urkaregi (Lekeitio, 1960)

Psikologian Lizentziatua, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan
Enpresa Kooperatiboetan Zuzendaritza Masterra Otaloran

25 urte baina gehiago Kooperatibetan, hauetan lan egin du: Euskadiko Kutxa, Industria Taldeak (Danobat eta Eika )eta Banaketa Taldean (Eroski eta Erkop).
Mondragon Korporazioko Zuzendaritza eta Ordezkaritza Organoetako kide (Eroski, Lagun Aro, Mondragoneko Batzorde Iraunkorra…).
Euskadiko Elikadura Clusterreko Presidentea.

Erkop Koop. E. – Zuzendari Orokorra.
Konfekoop – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa– Presidentea.
Funko – Euskadiko Fundazioen Kontseilua – Presidentea.
EKGK – Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua– Presidenteordea.


José María Larrañaga

Ingeniari Teknikoa. Mondragon Goi Eskola Politeknikoa.

Masterra kooperatiba enpresen zuzendaritzan. Mondragon Goi Eskola Politeknikoa.

Copreci kooperatibako bazkidea eta Artezkaritza Kontseiluko kidea (1963). Ederlan Koop.E.ko Pertsonal-zuzendaria eta errektorea (1970). Fagor Electrodomesticos-eko Pertsonal-zuzendaria eta Fagor Taldeko 12 kooperatibak biltzen zituen Ularco-ko Kontseilu Nagusiko kidea (1981). MCCko Otalora hezkuntza-zentroko hezkuntza eta kooperatiben zabalpenerako zuzendaria (1987). KUI Kooperatiben Unibertsitate Institutuko zuzendaria (1999). Mondragon Unibertsitateko irakaslea. MBA masterretan eta enpresarientzako ikastaroetan eskolak eman ditu (1999-2006). Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko kidea (1999). Eskoriatzako Udaleko zinegotzia lau legegintzalditan. Eskoriatzako Jose Arana Ikastola eta Irakasleen Unibertsitate Eskolako sortzaile eta zuzendaria izan zen eta Bigarren Hezkuntzako Almen Institutuko zuzendaria. Irakasle gonbidatua hainbat unibertsitatetan: Salamancako Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Deustuko Unibertsitatea, Caliko Universidad Javierana (Kolonbia), Bogotako Universidad Minuto de Dios (Kolonbia), Zaragozako Unibertsitatea, etab.


Paloma Arroyo 

Lan-harremanetan diplomatua, Madrileko Eskola Sozialean. Zuzenbidean lizentziatua, Madrileko Universidad Complutense-n. Erkidegoko zuzenbide Masterra, CEPADEn. Madrileko Unibertsitate Politeknikoa. Europako Erkidegoen zuzenbidean diplomatua, Madrileko Eskola Diplomatikoaren 37. ikasturtean. Unibertsitate-aditua Genero eta Aukera-berdintasuneko planetan. Madrileko Universidad Complutense.

Lan-harremanetan aditua Lan-arloko abokatu-langela batean. Barrutiko epailea Madrilen. Gaur egun eta 1988tik, COCETA - Lan Elkarteen Kooperatiben Espainiako

Konfederazioko zuzendaria. Besteak beste, bere eginkizunen barruan daude: Madrileko Universidad Complutense-ko Kooperatiba-ikasketen patronatua, DIESIS Belgikako Kooperatiba-sozietatearen Administrazio-kontseilua, Espainiako Lankidetzarako Agentziaren Genero lantaldea (Lankidetza eta Atzerri Ministerioa).

EGITARAUA IKUSI


Luis María Ullíbarri Martínez de Aguirre 

Soziologia-Psikologia industrialean lizentziatua Deustuko unibertsitatean.

Hainbat erakundetako giza baliabideen sailetan lan egin du: teknikaria TEA-CEGOSen, Giza Baliabideen zuzendaria EUSKADIKO KUTXAREN ENPRESA-DIBISIOAN giza baliabideetako politikak eta prestakuntza-planak diseinatu eta aholkatzeko lanarekin, 1975etik 1985era.

1985etik 1996ra Eusko Jaurlaritzan egin zuen lan. Enplegu saileko Lanbide-prestakuntza eta Etengabeko prestakuntzako zuzendaria izan zen, eta Industria saileko Kalitate eta Giza Baliabideen zuzendaria.

EGITARAUA IKUSI


Manuel Torres Martínez

Ikasketa Teknikoak Miguel de Cervantes BHIn (Murtzia). IESEn diplomatua, Zuzendaritza Nagusiko programan (PDG-82). Cartagenako Enpresa-Unibertsitatea Fundazioko kidea. Murtziako Eskualdeko Ikerketa, Garapen Teknologiko eta Ezagutza Planaren Aholku-batzordeko kidea. Teknologia Plan Nazionaleko Jarraipen Batzordeko kidea. Murtziako Negozio Eskolako kidea. Zientzia eta Teknologia Ministerioko Zientzia eta Teknologiako Aholku-batzordeko kidea. Zientzia eta Teknologiako Asturiaseko Printzearen sariko epaimahaikidea. Murtziako Eskualdeko Zientzien Akademiako ohorezko kidea. 2005eko Industria Ingeniaritzako Sari Nazionala, Enpresa Berritzailearen kategorian. 2007ko Felipe Printzea saria, Berrikuntza Teknologiko arloko Enpresa Bikaintasunean. Nafarroako Ganberaren 2009ko saria Enpresa-ibilbideagatik. Goi Zuzendaritza Forumaren 2010eko Urrezko masterra. Fatronik Fundazioko patroia.

Bere lan-ibilbidearen hasieran, Svenska Celulosa taldeko enpresetako Mantentze-lanen burua izan zen, eta exekutiboentzako hainbat ikastaro egin zituen. Ondoren, bere enpresa propioak sortzeko bideari ekin zion, eta gaur egun, MTorres industria-taldeko presidentea da.

1975ean, MTORRES DISEÑOS INDUSTRIALES SA enpresa sortu zuen Dorre-Elortzibarren (Nafarroan), Industria-automatizazioko sistemak garatzeko. Hastapenetan, Paperaren Converting industriarentzako makinen diseinua eta fabrikazioa izan zen enpresaren egiteko nagusia.

1986an, makina-erremintaren sektoreko jarduerekin hasi zen, lortutako esperientzia baliatuta, industria aeronautikoko fabrikatzaile nagusiei irtenbideak eskaintzeko

1997an, MTORRES INGENIERÍA DE PROCESOS, SL sozietatea sortu zuen Fuente Álamon (Murtzian). Instalazio aurreratuak zituen, sektore aeronautikoari zuzendutako gaitasun industrial eta teknologikoak handitzeko. Izan ere, sektore horretan leku garrantzitsua lortu zuen, eta orduantxe abian jarri zen industria-taldearen sorrera.

2007an, M. TORRES INGENIERÍA DE PROCESOS, SL eta M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, SA enpresek bat egin zuten, eta fusioaren ondorioz, M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, SA sortu zen.

1999an, ingurumen esparruko ikerketa eta diseinu-arloko jarduerei ekin zien taldeak, eta 1.500 kw.eko polo anitzeko aerosorgailu sinkrono bat garatu zuen, karbono-zuntzeko palekin. Urte horretan bertan, MTORRES USA, Inc. sortu zen Santa Anan (Kalifornia, AEB), Amerikako merkatu aeronautikoan gure presentzia indartzeko.

2003ko ekitaldian, MTORRES DESARROLLOS ENERGÉTICOS, SL sortu zuen, haize-parkeak sustatu eta ustiatzeko, bai eta MTORRES DEUTSCHLAND GmbH. ere, herrialde horretako bezero ugariei arreta eskaintzeko. .

2004ko ekitaldian, aldiz, MTORRES, ÓLVEGA INDUSTRIAL, SA sortu zuen, eta aerosorgailuak ekoizteko fabrika eraiki zen Soriako herri horretan. 2009ko abenduan, konpainia horren jabegoa EL SEWEDY taldeko EL SEWEDY FOR HIGH ELECTRIC VOLTAGE enpresaren esku utzi zen.

Gaur egun, MTorres taldeak proiektu berri bati ekin dio energia berriztagarrien esparruan: abiadura egonkorreko aerosorgailu hidroeoliko berri bat.

Manuel Torres buru duen industria-taldeak 400 langile baino gehiago ditu, eta horietatik % 80 prestakuntza altuko teknikariak dira. Bere diru-sarreren % 15 I+G+B proiektuetarako erabiltzen du.


Inazio Jabier Iribar Gabika-aldekoa (Ibarrangelu, 1963) Ekonomia eta Enpresa zientzietan lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean. Politika eta Soziologia zientzietan lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean. Zuzenbidean lizentziatua, UNEDen. Zuzenbideko Ikasketa Aurreratuen Diploma, Deustuko Unibertsitatean. Nazioarteko aditua Industria-harremanetan, Alcaláko Unibertsitatean.

20 urte Arteche Taldeko Gizarte-arloan; lehenbizi, Giza Baliabideen teknikaria izan zen; ondoren, Mungiako Arteche Hnos. SA-ko Elektronikako Gizarte-arloko zuzendaria; beranduago, Taldeko Gizarte-arloko zuzendaria, eta zenbait urtez, aldi berean, zuzendari korporatiboa Mungian.

Arteche Taldeak energia elektronikoaren esparruan egiten du lan, eta hainbat konponbide eskaintzen ditu: neurri-transformadoreak, babes-erreleak eta errele laguntzaileak, neurgailuak, gelaxkak, energiaren kalitaterako konponbideak, erabiltzeko prest dauden proiektuak (azpi-estazioak eta parke eolikoak), etab. Ekoizpen-guneak ditu Argentina, Brasil, Mexiko, Txina eta Mungian, eta enpresa tekniko-komertzialak berriz, AEB, Txile, Tailandia eta Australian.

Horren aurretik, urte eta erdiz lan egin zuen Giza Baliabideen Aholkularitzan, eta beste urte eta erdiz Giza Baliabideen teknikari lanetan, kooperatiba-enpresa batean.

Hainbat urtez Politeknika Txorierriko Artezkaritza Kontseiluko kidea izan da.

Enpresaren ordezkaria izan da hainbat forotan: Ezagutzaren Cluster-a, Innobasque, etab.

EGITARAUA IKUSI


Francisco Garmendia Agirrezabalaga

Deustuko Unibertsitateko katedradun emeritua.

Teoria Politikoan doktore Municheko Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateko Zientzia Politiko eta Soziologiako Fakultateko irakaslea (1977tik) eta dekanoa (1979-1984 / 1996-2002). DEIKEReko zuzendaria (1985-1986). Donostiako OHOko irakasleen Elizbarrutiko Unibertsitate-eskolako irakaslea (1977-1984) eta zuzendaria (1978-1979). UDko Soziologia Politikoa arloko zuzendaria (1986-1994). Aldaketa sozialen Ikasketa-zentroko Kontseilu Zientifikoko kidea (1992-1995). UDko Balioen Ikerketa-taldeko kidea.

EGITARAUA IKUSI


Moderatzailea:

Mariano Ferrer (San Sebastián, 1939)

Titulu akademikoak

1965 Kazetaritzako titulua Madrileko Kazetaritzako Eskola Ofizialean
1965 Filosofia eta Letretako lizentziatura, Madrileko unibertsitatean
1969 Masterra Teologian, Loiolako Unibertsitatean, Chicago AEB
1971 Masterra Informazio Zientzietan, Syracuseko unibertsitatea, NY, AEB
1985 Zuzenbideko lizentziatura, Euskal Herriko Unibertsitatea, Donostia

Lan-arloko esperientzia

Herri Irratiko zuzendariordea, Donostia, 1971-1977

Eguneroko informazio-saio baten zuzendari eta aurkezlea Herri Irratian, 1971-2004
“Egin” egunkariko lehen zuzendaria, 1977-1978
“Sin Permiso” ETBko eztabaida-saioaren zuzendaria eta aurkezlea, 1989-1990
“El Mundo del País Vasco” egunkariko Argitalpen Kontseiluko kidea, 1994-2000
“El Mundo del País Vasco” egunkariko zutabegilea, 1991-2008
Aldizkako kolaborazioak EiTBn eta Radio Euskadin 2005eko irailetik
“Noticias Taldeko” egunkarietako zutabegilea 2009ko urtarriletik 2010eko apirilera

Beste jarduera batzuk

Donostiako Zinemaldiko prentsa-arduradun nagusia, 1982-1987
“El lenguaje en la Comunicación” ikasgaiko irakaslea Deustuko Unibertsitatean, 1996-2004
1994ko eta 2001-2002ko Elkarriren Bake Konferentziako moderatzailea
18/98+ Plataformako bozeramailea, 2003-2007