Arrakastaren bila

Enpresa oro sortzen da arrakasta izateko betebeharrarekin; inork ez du lan egiten porrot egiteko asmoarekin. Eta kooperatibek erakutsi dute badakitela arrakasta izaten, baita proiektuaren liderrak aristokraziaren edo klase kapitalista indartsuekin zerikusirik ez duten langileak izanda ere.
Kooperatibek arimadun enpresak egiteko ilusioa piztuta mantendu duten bitartean, nahiz eta bidean sufritu, arrakasta mantentzen ere jakin dute.

Gertatzen dena da, une baterako arrakastak, gerora desagertzen denak, ez duela balio. Inork ez ditu eskertzen ubide lehorretik garai batean pasatako urak. Benetako arrakasta ez da epe edo ibilbide motzeko arrakasta, baizik eta irauten duena eta aldiro berritzen dena. Bizitzan ia dena aldatu daiteke, baina ez arrakastaren iraunkortasuna.

Kategoria: IRITZIA Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude