Elkar-Lanek 143 kooperatiba sortzen lagundu du 2015ean

ELKAR-LAN Koop.E.ak 143 kooperatiba sortzen lagundu du 2015 guztira 549 enplegu dituztenak.

“ELKAR-LAN Kooperatiba Sustatzeko Elkarteak” 2015eko ekitaldian egindako jardueren laburpena aurkeztu du eta Kooperatiben Enpresa Ekimenen Behatokiaren X txostena.

ELKAR-LANek 2015an 143 kooperatiba sortzen lagundu, urte bakar batean eraturiko kooperatiba kopururik handiena delarik. Horrez gain, beste 86 ekintzaile-talderekin lan egin du, baina hainbat arrazoi medio ez dira enpresa bihurtu.

Kooperatiba motak:

  • 137 Lan Elkartua
  • 2 Etxebizitza
  • 2 Konsumo
  • 2 Enpresa Zerbitzuak
Sektoreak:

  • 78 zerbitzuak
  • 27 merkataritza
  • 14 eraikuntza
  • 3 elektriko-elektroniko
  • 3 arte grafikoak
  • 3 automobilgintza
  • 3 garraioa
  • 2 elikadura
  • 2 telekomunikazioak
  • 2 etxebizitza
  • 2 3D inprimaketa
  • 1 zura
  • 1 itsas garraioa
  • 1 marmolgintza
  • 1 auto-karbana muntaketa

Zerbitzu sektorearen barruan jarduerea hauek sortu dira: Aholkularitza (17 kooperatiba); Sozialak (10); Ostalaritza (8); Estetikoak (7); Informatikoak (6); Kiroletakoak (4); Prestakuntza (4); Ingeniaritza (3); Higiezinak (3); Abokatuak (2); Ikus-entzunezkoak (2); Arkitektura (2); Fisioterapia (2); Musika- eta arte-emanaldiak (2); Bidaia-agentziak (1); Bizikleta-konponketa (1); Animalientzako fisioterapia (1); Psikologoak (1); Ostatua (1) eta Albaitariak (1).

89 kooperatiba sortu dira Bizkaian (%62a), 35 Gipuzkoan eta 19 Araban. 143 Kooperatiba horietan 549 enplegu daude, batez beste 3,84 enplegu kooperatiba berri bakoitzeko, eratu diren unean.

Kooperatiben Enpresa Ekimenen Behatokiaren X txostena

ELKAR-LAN sortu zenetik, 2002ko abendutan, 872 enpresa Kooperatiboren eraketa sustatu du.

ELKAR-LANek eraturiko Kooperatiben ‘heriotza’-tasa %5,62koa da, 20 likidatu eta 29 desegin baitira bakarrik, baina aktibo ez dauden kooperatibak 128 dira (likidaturiko 20ak eta desegindako 29ak ere hemen sartuta) eta %14,68ko hilkortasun-tasa suposatuko luke horrek.

Enpresa-ekinbide gehienak zerbitzu-sektorekoak dira. Industria- eta nekazaritza-jarduerak oso urri dira.

Ekintzailearen profila EAEn, gizonezkoak gehienak (%62), 25 eta 54 urte artekoak, eta goi- edo erdi-mailako ikasketak dituztenak. Emakume ekintzaileak gaur egun ekintzaile kooperatibo guztien %38 dira, aurreko ekitaldiko zifrak mantenduz.

El perfil del emprendedor en la CAPV es varón en su mayoría (62%) en edades comprendidas entre los 25 y 54 años, y con estudios superiores o medios. El número de mujeres emprendedoras son actualmente el 38% del total de los emprendedores cooperativos, manteniendose con respecto al ejercicio precedente.

Sustatzaileen %34k badu aurretiazko lanbide-esperientziarik.

Kooperatibaren forma juridikoa aukeratzeko arrazoiak:

  • Filosofiaz (sozietate-uste sendoa): %41
  • Aholkularien gomendioz: %33
  • Onura eta laguntzengatik: %19
  • Beste arrazoi batzuengatik: %7

Finantza-ikuspegitik, kooperatiben batez besteko inbertsioa, eratzen direnean, 6.000 eurokoa izaten da. Proiektuen %20k kanpoko finantzaketa behar du.

Gizarte Segurantzako Erregimenari dagokionez, %85ek Langile Autonomoen Erregimen Berezia aukeratzen du eta %15ek soilik Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorra. Horretarako arrazoiak hauek dira: Autonomoen Erregimena merkeagoa izatea, aholkulariek gomendatzea eta, gainera, dirutan dagoen aldea aseguru pribatuetara bideratzea.

Kategoria: BERRIAK Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude