Konfekoop XX. urteurrena eta 1.049 kooperatiba

Konfekoopen Batzar Nagusia 2016ko maiatzaren 27an:

  • 2015ean, Kooperatibek hobera egin dute esparru ekonomikoan
  • 2015ean, 44 kooperatiba gehiago daude erroldatuta Euskadin. Guztira 1.049 dira federatutako kooperatibak
  • Bazkide kopurua guztira 1.011.889koa da, eta horietatik 907.908 bazkide kontsumitzaileak dira
  • Guztira %1,85 handitu da langile kopurua. Lan-bazkideak 241 gutxiago dira, eta besteren konturako langileak, aldiz, 1.182 gehiago
  • Elkar-Lan Koop.E.k 143 kooperatiba eratzeko prozesuan parte hartu du, 549 lanpostu berritik gora sortuz
  • Kooperatiba industrialen fakturazioaren %66tik gora nazioarteko salmentak izan dira
  • Kooperatibek 100 milioi langile baino gehiago dituzte mundu osoan, eta horietako 52.000 inguru Euskadin daude

Konfekoop – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, Euskadiko sektore kooperatibo guztietako (Lan Elkartua, Irakaskuntza, Nekazaritzako Elikagaiak, Kontsumoa, Garraiolariak eta Kreditua) kooperatiben federazioen elkargunea da. Federazio horietan Euskadiko Kooperatiba guztietako bazkideen, eragiketa-bolumenaren eta enpleguaren %90 eta %95 artean biltzen da.

Kooperatibismoa garapen iraunkorraren motorra da…

… eta aberastasuna sortzen laguntzen du, 1.049 kooperatiba dira Konfekoopen bazkide, eta Euskadiko BPGd-aren % 7 baino gehiago sortzen dute.
eta haren bazkide eta langileen giza garapena eta garapen profesionala bultzatzen du… Kooperatibek kalitatezko enplegua sortzen dute, egonkorra eta segurua, bere langile guztiak (bazkideak eta bazkide ez direnak) enpresaren helburuarekin konprometituz.
eta ehun sozial eta solidarioa sustatzen du EAEn… Kooperatibismoak bultzatzen duen pertsonen, kooperatiben eta administrazioen arteko kooperazioak gure komunitatearen garapenaren akuilu da.
eta gure zentroetako tokiko komunitateen garapen soziala indartzen du. Kooperatibismoak ingurune naturala errespetatzen du, tokiko komunitateentzako berebiziko garrantzia daukaten zerbitzuak eskaintzen ditu eta belaunaldiz belaunaldi iraungo duen ondare kolektiboa eta giza kapitala sortzen du.

Hona hemen 2015eko abenduaren 31n bildutako daturik esanguratsuenak:

Federatutako kooperatibak 049 dira

  • Kooperatiba motaren arabera:
    • Lan Elkarteak…………………………………… 890
    • Irakaskuntza……………………………………… 80
    • Nekazaritza……………………………………….. 64
    • Kontsumoa…………………………………………. 8
    • Garraiolariak……………………………………….. 6
    • Kreditua…………………………………………….. 1
    • Etxebizitza……………………………………………..
    • Beste batzuk…………………………………………..
  • Probintziaren arabera:
    • Araba…………………………………………….. 167
    • Bizkaia…………………………………………… 430
    • Gipuzkoa………………………………………… 452
  • Ekoizpen-sektorearen arabera:
    • Lehen sektorea edo zuzeneko produktua……..12
    • Bigarren sektorea edo eraldaketa…………… 420
    • Hirugarren sektorea edo zerbitzuak ………… 617

* Bazkideak guztira……………………………………….. 1.011.889

  • Nekazariak……………………………………….. 9.955
  • Lan Elkarteetakoak…………………………….. 33.477
  • Kontsumokoak………………………………… 907.908
  • Kreditukoak……………………………………… 11.381
  • Gurasoak………………………………………… 49.168

* Langileak guztira……………………………………………. 51.929

  • Lan-bazkideak………………………………….. 33.477
  • Bazkide ez diren langileak…………………….. 18.452
  • Gizonak………………………………………….. 24.899
  • Emakumeak…………………………………….. 27.030

* Fazturazioa……………………………………………………. 9.012₁ €

* Nazioartekotzea………………………………………………. 4.570₁ €

Haien sektoreko Federazioen barruan dauden kooperatiben datuak besterik ez dira jaso
EAEko kooperatiben datuak dira

——————————————————————–

Ekitaldi honetan izan ditugun zailtasunak gorabehera, gure enpresa eta gizarte-arloko eredua sendotzea lortu dugu, datu hauek agerian uzten duten moduan:

  • Hazkunde garbia: 44 Kooperatiba
  • Lanpostu kopurua handitu da: 941 enplegu sortu dira.
  • 241 lan-bazkide gutxiago daude, irteera naturalengatik, erretiroengatik…
  • %5,47 hazi da irakaskuntzako kooperatibetako ikasle kopurua; guztira 69.967 ikasle dira.
  • EAEko enpleguaren %6 inguru

Kooperatiben Mugimendua Euskadiren etorkizunarekin konprometituta dago:

  • Deslokalizaziorako joerarik ez duelako: tokiko sustrai sakonak ditu, mundu osora zabaltzen diren adarrekin.
  • Tokiko komunitateen garapenarekin konpromiso irmoa daukalako.
  • Haien jardueren kokagune diren tokiko komunitateetan giza kapital garrantzitsua sortzen laguntzen dutelako.
  • Belaunaldiz belaunaldi komunitatean iraungo duen ondare kolektibo bat sortzen laguntzen dutelako.
  • Haien bizi-itxaropena kapital-enpresena baino handiagoa delako. Kooperatiba sortu berriak (azken bost urteetan) aparte utzita, 20 urtetik gorakoa da federatutako kooperatiben % 40 baino gehiago.

Euskadiko enpleguaren arloan kooperatiba industrialen nazioartekotze maila altuak ere izan du zeresanik. Kooperatiba horien fakturazio osoaren (9.012 milioi euroen) %51 nazioarteko salmenten ondorioz etorri da, 4.570 milioi euro hain zuzen ere.

Kooperatibak sustatzea helburu duen Elkar-Lan Koop.E.k 143 Kooperatiba eratzeko prozesuan parte hartu du. Eratu zenetik, hori du bere markarik onena. Kopuru horri esker, Euskadi da urtean kooperatiba gehien sortzen dituen Autonomia Erkidegoa.

Azkenik, Kooperatiben MerkaErkide plataforma komertziala nabarmendu behar dugu. Edozein erakunderen eskaerei erantzuteko produktu eta zerbitzuen sorta zabala eskaintzen du, eta pixkanaka indartzen ari da.

Kategoria: BERRIAK Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude