ASEkoop – Kooperatiba Aholkulari Seniorren Elkartea

ASEkoop, Kooperatiba Aholkulari Seniorren Elkartea jaio da.

Aholkulari Seniorren zerbitzua EKGK – Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren babespean eskaini da 2008tik. Euskal kooperatibismoaren errealitatea askotarikoa da, eta sektore, tamaina eta enpresa zein kooperatiba-arloko garapen ugaritako kooperatibak elkarrekin bizi dira bertan. Zenbait kooperatibaren enpresa eta kooperatiba-arloko garapenari ekiteko ezinbesteko beharra eta erretiratutako kooperatibistek borondatezko lanaren bidez laguntza eskaintzen jarraitzeko nahia izan ziren zerbitzua sortzeko arrazoi nagusiak.

9 urtetako ibilbideak helduarora eraman du zerbitzua, eta 2017an, boluntarioen elkarte bihurtzeko beharrezkoak diren lanak egin ditu. ASEkoop-ek batez ere kooperatiba txiki edo hasiberriei eskaintzen die zerbitzua. Bertatik bertarako laguntza ematen du, eta aholkulariek kooperatibetako zuzendaritza-karguetan lanean zeudela pilatutako esperientzia helarazten diete Artezkaritza Kontseiluei.

Boluntario hauen jakintza, esperientzia eta balioak aprobetxatzeko tresna eta belaunaldien arteko elkartasuna indartzeko bidea izan nahi du elkarteak.

Informazio gehiago: asekoop@konfekoop.coop

Kategoria: BERRIAK Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude