Eusko Jaurlaritzako 2018ko Gazteen Itzulera Programa

Programak Euskadirekiko lotura duten gazteen kontratazioa sustatzea eta enpresei aukera eskaintzea lanbide- edota hizkuntza-gaitasunak eskuratu dituzten pertsonak euren plantilletan sartzeko, kontrataziorako diru-laguntza emanez. Kontratuak 12 hilabete iraun behar du gutxienez.

Enpresak

Gutxienez 12 hilabeterako lan-kontratuak egiten dituzten enpresek, egoitza soziala edo fiskala edo lantokiren bat Euskadin badute, deialdian ezarritako diru-laguntzak jaso ahalko dituzte, deialdian zehazten diren gainerako baldintzak betetzen badituzte.

Diru-laguntzaren eskaera eginda eta baiezko ebazpena jaso eta gero, enpresak enplegu-eskaintza baten edo gehiagoren berri emango du. Ondoren, enpresa horri hautagaiak bidaliko zaizkio, hau da, bere enplegu-eskaintzarako eskatu duen profilaren ezaugarriak dituzten pertsonak bidaliko zaizkio.

Programak enpresentzako diru-laguntzen zenbatekoak ezartzen ditu, egiten den kontratu motaren araberakoak, eta kontratatutako pertsonaren titulazioaren araberakoa (4.800€tik 24.000€ra). Epea zabalik irailaren 20rarte

Info gehiago: http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2018/gi/

 

Gazteak

Programak laguntza eskaini nahi die beste autonomi-erkidego batetik edo atzerritik Euskadira itzuli nahi duten 35 urtetik beherako gazteei.

Izena emateko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:

  • Euskadin jaio izana
  • Euskadiko udalerri batetan erroldatuta egon izana kanpora irten aurretik, behintzat bi urtez
  • Ikasketak Euskadin egin izan aedo bertan titulazio ofizialen bat eskuratu izana

Bestelako nahitaezkoak:

  • Euskaditik kanpora bizi izatea azken 12 hilabetetan
  • Euskadin lan egin ez izana aurreko 12 hilabetetan
  • Enpresa kontratatzailearekin edo empresa-talderekin lan-harremanaik eduki ez izana

Info gehiago: http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/!OF_PLAN_RETORNO_INICIO?LG=E

 

#RetornoJuvenil #GazteenItzulera

Kategoria: BERRIAK Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude