Hasiera

Aurkezpena

2007an, EKGK – Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta KONFEKOOP – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak kooperatiba-gaien inguruan, maila teoriko zein praktikoan, hausnartzeko partekatzen zuten beharraren ondorioz, bi erakundeok “FOROKOOP – Kooperatiba-eztabaidarako Foroa” sortu zuten.

FOROKOOP eredu misto baten arabera planteatuta dago: zuzenekoa eta birtuala. Denbora honetan guztian zehar, mugarik gabeko etengabeko eztabaida ahalbidetzen duen Foro birtuala sendotu da (www.FOROKOOP.coop edo zuzenean: www.euskosare.org/komunitateak/FOROKOOP). Halaber, ospatu diren zuzeneko hainbat Jardunaldi ere aipatu beharra dago. I. Jardunaldiak EAEko Mendetasun Legearen garapen eta ezarpenean eredu kooperatiboa sustatzearen inguruko gaia jorratu zuen. Eta II. Jardunaldiak “kooperatibismoa eta genero-berdintasuna” hartu zuen hizpide.

III. Jardunaldia 2009-06-18an ospatzea aurreikusita dago, eta ondoko hau izango du gai nagusitzat: “Pertsonen parte-hartzea enpresetan”.

Jarraian zehazten den programaren oinarria partaidetza da, eta horretarako, goizean aurkeztuko diren txostenak, luncharen ondoren egingo den Work Coffeerekin osatuko dira. 

Lan-jardunaldiaren ondoren, KONFEKOOPek Kooperatibismoaren Mundu Eguna ospatuko du. FOROKOOPeko parte-hartzaile guztiak ekitaldi horretan ere gurekin egon daitezen espero dugu.

Jardunaldiaren helburua, beste behin, ondoko hau da: mahai gainean jarritako azken ondorioak eta ekintza-proposamenak ekimen zehatzak sortzeko gai izan daitezela, eta ekimen zehatz horiek, ekitaldiaren antolatzaileen laguntzarekin, Partaidetzaren ikuspuntua eta tratamendua hobetzeko balio dezatela.